Lehendakaria: "Epaiak, momentuz, zentzugabea izan den prozesu politikoaren eta judizialaren zorigaiztoko amaiera ekarri du"

2019.eko urriak 14

Iñigo Urkullu Lehendakariak Auzitegi Gorenak procesari eginiko epaiak, momentuz, zentzugabea izan den prozesu politikoaren eta judizialaren zorigaiztoko amaiera ekarri duela balioetsi du. “Politika judizializatzeak eta justizia politizatzeak emaitza negatiboak baino ez dakartza, kasu honetan bezala”, esan du. Horrela, arazo politiko bati irtenbidea emateko aukera bakar gisa negoziazio politikorako prozesua eta mahaia proposatu ditu.

Epaiaren aurrean, Lehendakariak bere giza hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi dizkie espetxeratutako politikariei. Era berean, Kataluniako gizartearen alderdi garrantzitsu bati zuzendu zaio eta, karga emozionala, tristezia, frustrazioa eta etsipena aintzat hartuta, lasaitasuna eskatu die. “Irtenbide politikoa bilatzeko ikuspegi eta adimen politikoarekin jarduteko eskatzen dut”, esan du. Lehendakariak elkarrizketaren eta akordioaren aldeko apustua egingo duen zeharkako estrategia defendatu du.“Estrategiarik ezak puntu honetara ekarri gaitu; ezinbestean bultzatu behar da elkarren arteko talkak, kale itsuak edo zatiketa soziala baztertzeko gai izango den estrategia”, esan du.