Lanbidek bulego berriak ireki ditu Vitoria-Gasteizen
Argitalpen-data:
Azaro erdialdera, Lanbidek jendaurreko arretarako lau bulego izango ditu Vitoria-Gasteizen, egun baino bat gehiago, eta Salburu, Zaramaga, Zabalgana eta Zumakadin egongo dira.
Bulego berri horiek Euskal Enplegu Zerbitzuak modernizatu eta hobetzeko plan batean kokatzen dira: hurbileko zerbitzuak eskainiko dituzte, pertsonalizatuak zein integralak, hala pertsonentzat nola enpresentzat. Kasu honetan, Arabako hiriburuko eta herri auzokideetako erabiltzaileei bideratzen zaizkie.
Kokapen berrien eta arretarako posta-kodeen berrantolaketak eragingo die Vitoria-Gasteizen eta eremu mugakideetan bizi diren Euskal Enplegu Zerbitzuko pertsona erabiltzaile ia guztiei.
Lehen aldaketak datorren urriaren 15ean egingo dira Salburuan. Egun horretan, bulego berri bat irekiko da, Norteko trenbidearen kalea, 1 helbideduna, Salburua bulebarra, 64 zenbakiarekiko izkinan. Bulego horrek SEPE Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari lotutako kudeaketak ere eramango ditu.
Salburuko Euskal Enplegu Zerbitzuaren lokal berriak martxan jartzeak posta-kode hauek dituzten pertsona egoiliar guztiei eragingo die:
01002-01003-01004-01110-01120-01128-01129-01130-01138-01139-01140-01165-01170-01192-01193
01194-01196-01211-01212-01216-01218-01330-01440-01449-01510-01520
Lanbideren bigarren bulego bat, urriaren 29an jendaurrean irekitzekoa, Ozeano Barearen kalea, 16-18 zenbakietan egongo da, Zabalgana auzoan. Lokal berritik kudeatutako diren posta-kodeak 01010, 01015 eta 01191 zenbakidunak izango dira. Salburuan bezala, Zabalganako bulegoak, SEPEren zerbitzuak ere kudeatuko ditu.
Zaramagak ere Lanbideren lokal berriak izango ditu azaroaren 12tik. Bulego hori Gamarra Atea kalea, 1 zenbakian kokatzen da, eta honako posta-kodeak kudeatuko ditu:
01009-01012-01013-01195-01213-01214-01220-01230-01420-01423-01426-01427-01428-01430-01439
Bukatzeko, Lanbidek eutsi egingo dio Zumakadi ibilbidea 17-19 zenbakietan duen egungo bulegoari. Hala ere, bertan kudeatuko diren posta-kodeak aldatu egingo dira hilak 15etik aurrera, lokalen kokapen berriak direla eta. Beraz, hilaren erdialdetik, Zumakadiko lokaletan posta-kode hauek kudeatuko dira esklusiban:
01001-01005-01006-01007-01008
