Lan Ikuskaritza 2019 Lehen seihilekoan

2019.eko uztailak 24

  • Lan Ikuskaritzaren jardueraren eraginkortasunari esker, berrikusitako kontratuen % 25 aldatu egin dira.
  • 2019ko lehen seihilekoan, 3.067 kontratu aldatu dira, legeen arabera egokitzeko.
  • San José sailburuaren arabera, enpresaburuek denboraldirako kontratuen gehiegizko erabilera edozein delarik ere, kontratazioetan iruzurra murriztu dela egiaztatu da, Lan Ikuskaritzak garatzen dituen kanpainen ondorioz.
  • Legealdia hasi zenetik, 13.000 kontratu aldatu dira, guztira, eta horietatik 11.000 denboraldikoak izatetik mugagabeak izatera pasa dira.

Urteko lehenengo seihilekoan Lan Ikuskaritzaren emaitzak oso onak izan dira, jarduerak oso eraginkorrak izan dira; 3.067 lan-kontratu aldarazi eta legeetara egokitu dira.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren seihileko txostenaren aurkezpenean, María Jesús San José sailburuak nabarmendu du 3.000 kontratu aldatu direla 2019ko lehenengo erdian, eta horietatik % 85 kontratu mugagabe izatera pasa direla. Gainerakoek lanaldia luzatu dute. “Lehenengo seihilekoan 12.348 kontratu berrikusi ditugu, eta kontratazioan, pasa den urteko aldi berean baino mila iruzur-kasu gutxiago aurkitu ditugu. Albiste ona da, eta urte amaieran joera hori baieztatzen bada, esan nahi du enpresaburuak, denboraldiko kontratuen gehiegizko erabilpena egiten badute ere, iruzur txikiagoa egiten dutela kontratazioan. Hori gertatzeko, funtsezkoa izan dela uste dugu Lan Iruzurraren aurka abiarazi dugun kanpaina”.

Lan eta Justiziako sailburuak gogorarazi du Gobernuaren helburua dela langabezia murriztea. “Baina inoiz ez prekarizazioaren kontura −gehitu du−. Kalitatezko lanpostuak nahi ditugu, gure gazteei, eta helduei, beren bizitza-proiektua garatzen laguntzeko”.

María Jesús San Josék, baita ere, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak legealdi hasieratik lortu dituen emaitzak nabarmendu ditu: 13.000 kontratu aldatu dira eta, horietatik, 10.970 denboraldiko kontratu izatetik kontratu mugagabe izatera pasa dira, eta 1.936 kontratutan, lanaldia luzatu da.

Txostenaren aurkezpenean, María Jesús San José sailburuarekin batera egon dira Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea eta Icíar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordea.