Kontroleko osoko bilkura (2019/10/25)

2019.eko urriak 25

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburuek Legebiltzarreko taldeen galdera eta interpelazioei erantzun diete, Kontroleko osoko bilkuran:

Jasone Agirre Gariotaonandia andreak, EH Bilduko taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari gatazka politikoaren ebazpen demokratikoari buruz eginiko galdera.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Gernikako Estatutuak 40 urte betetzen dituela ekarri du gogora eta nabarmendu du aurrera egiten jarraitzeko eta autogobernuan sakontzeko “ibilbide-orriak” Legebiltzarrean duela egoitza.Lehendakariaren ustez, hurbilketarako eta adostasunerako ahalik eta ahalegin handiena egin behar da.Gainera esan du Euskal bidea zabaltzeko eta barne-akordioa finkatzeko sasoiz daudela.

Lander Martínez Hierro jaunak, Elkarrekin Podemos taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari ezegonkortasun politikoak Euskadin izan ditzakeen eraginei buruz eginiko galdera.

Lehendakariak aitortu du zalantzen inguruko arriskuak benetakoak direla, baina baieztatu du Aurrekontuek eskaintzen dituzten erantzun konstruktiboen aukerak ere benetakoak direla.“Eusko Jaurlaritzak erantzunak eskaintzen jarraitu behar du. Gure asmoa aukera hau aprobetxatzea da”, esan du.

Alfonso Alonso Aranegui jaunak, Euskadiko Alderdi Popularren taldeko legebiltzarkideak, Lehendakariari epai judizialei buruz eginiko galdera.

Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du, zalantzarik gabe, epai judizialek errespetua merezi dutela.Era berean, Lehendakariak nabarmendu du bere jarrera BETI izan dela indarkeria gaitzetsi eta zigortzearena; izan ere, erabat bateraezina da elkarrizketan, bizikidetzan eta giza eskubideek merezi duten errespetuan oinarritutako irtenbidearekin.“Elkarrizketaren eta akordioaren aldeko apustua egiten duen zeharkako estrategia ezinbestekoa da; halakorik ez izateak ekarri gaitu egoera honetara”, esan du.  Lehendakariak nabarmencu du arazoa ez dela BAKARRIK katalana, Estatuko lurralde-egituraren arazoa ere badela.“Ezin dira errealitate nazional desberdinak eredu bateratzaile berean moldatu.Horrek funtzionatzen EZ duela ikusi da.Negoziazio politikorako mahaia behar da, Estatuaren barne-aniztasuna onartu eta gai horri zuhurtziaz, denboraz eta ulermenean oinarrituz helduko diona", esan du.