Josu Erkorekak zuhurtziari dei egin dio epaiaren edukiari buruzko desadostasuna adierazterakoan

2019.eko urriak 16

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuaren bozeramaile, Josu Erkorekak, procés-are epaiaren ondorioz egiten ari diren mobilizazioei dagokienez, zuhurtasunerako eta neurritasunerako deia egin du epaiaren edukiarekiko desadostasuna adieraztean. Sailburuak esan du, Eusko Jaurlaritzak bat egin duela atzo Kataluniako Gobernuko bozeramaileak indarkeriaren erabileraren inguruan adierazitako kezkarekin.

Espainiako Gobernuko presidenteak beste talde politiko batzuekin biltzeko duen asmoari dagokionez, Erkorekak adierazi du oraindik ez dakitela bilera horiek nola bideratuko diren. "Ez norekin, ez noiz, ezta nola ere", gaineratu du.