Josu Erkorekak "Onda Cero Bizkaia 2019" saria eman dio Mikel Garcia atleta bilbotarrari

Irekia__1_.jpg

2019.eko azaroak 18

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburu Josu Erkoreka "Onda Cero Bizkaia 2019" sarien banaketa ekitaldian izan da gaur. Bilboko Meliá hotelean egin den ekitaldian, Josu Erkorekak Mikel García atleta bilbotarrari eman dio saria, Australiako Global Games txapelketan hiru urrezko domina lortu dituena. 

Mikel Garciaz gain, Unicef, El Corte Inglés, Juanjo Novella artista eta Josean Alija sukaldaria ere saritu dituzte galan.