Josu Erkorekak eta Iñaki Arriolak gerrako eta frankismoko biktimak gogoratu dituzte Donostia-San Sebastianeko Oroimen Historikoaren Egunean

2019.eko irailak 13

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu, Iñaki Arriola, Donostiako Oroimen Historioaren egunean izan dira gaur. Lore eskeintza instituzionala 12:00etan egin da Ijentea kaleko Dual eskulturan. Bertan izan da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendari, Aintzane Ezenarro ere.

Ijentea kaleko Dual eskulturan egin den ekitaldi honekin Donostiako udalak 1936ko irailaren 13an tropa frankistek hiria hartu zuten eguna gogoratzen du. Urtero, ekitaldiak gerraren eta ondorengo diktadura frankistaren ondorioak jasan zituzten herritarrak omentzeko balio du.