Josu Erkorekak: "Gobernu Zentralaren aldetik ondo legoke keinu bat berriro heltzeko egiteko dauden transferentzien agendari"

2019.eko urriak 02

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka elkarrizketatu dute gaur Onda Vascako “Euskadi Hoy programan, eta aktualitate politikoa errepasatu du bertan.

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak nabarmendu duenez, Gobernu Zentralaren aldetik ondo legoke keinu bat berriro heltzeko egiteko dauden transferentzien agendari.“Keinu publiko bat, Gobernu Zentralak sinatutako egutegi baten arabera bere garaian hartu zuten konpromisoa betetzeko, egiteko dauden transferentzietan aurrerapausoak emateko”, gaineratu du.

Hauteskundeen ondoren Gobernu Zentralaren osaera posibleari buruz eta transferentzien egutegian izango dituen ondorioei buruz galdetuta, sailburuak nabarmendu duenez, benetan etsigarria izango litzateke hauteskundeen ondoren gobernu berak buru izaten jarraitzea eta zeharo aldatuko duela bere jarrera.“Sorpresa negatibo bat izango litzateke”, adierazi du.Hala, Erkorekak adierazi duenez, ez dio eutsiko hipotesi horri oraingoz, bere ustez gobernu baten lerro politikoan gutxieneko koherentzia bat dagoelako, eta akordioa bultzatu zuen pertsonak koherentziaz jokatuko du eta konpromiso horien betearazpenari eutsiko dio.

155. artikulua dela eta, eta Carles Puigdemonten deklarazioei buruz, 155ari eta ETAri buruzko deklarazioak zoritxarrekoak eta desegokiak direla adierazi du Erkorekak.“Deklarazio horiek ez kontuan hartzea da onena.Bartzelonak bizi duen testuinguruan kokatu nahi ditut”, gaineratu du.Bestalde, 155. artikuluaren aplikazio posibleari buruz esandakoaz, Bozeramaileak zehaztu egin du ikusten denez jarrera zuhur eta arretatsuago bat dagoela debate gori-goritik eta adierazpenen konfrontaziotik harago.

2020ko Aurrekontuei buruz, Gobernuaren jarrera ahalik eta irekiena dela azpimarratu du Erkoreka sailburuak.“Gobernuak ez du inor baztertuko, Gobernuak tratuan jarraituko du Legebiltzarreko talde guztiekin, bere aurrekontu-eskaintza denei berdintsu eginez”, adierazi du.Zentzu horretan azpimarratu duenez, nork berak hartutako jarrerak zehaztuko du nondik aurrera egin daitekeen eta akordioak lortu.Zehazki, Elkarrekin Podemos taldeari dagokionez, Erkorekak adierazi duenez egia bada ere, aurreko ekitaldien aldean, hasieratik geratu zela kanpoan berak erabakita, orain jarrera faboragarriagoa erakusten ari da.“Seinale positiboak dira, itxaropentsuak izatea ahalbidetzen dutenak”, gaineratu du.

Bestalde, metalaren grebari buruz galdetuta, Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzaren jarrera, gatazkan posiziorik hartu gabe, elkarrizketaren aldekoa da, eta akordio-borondatea duen elkarrizketa zintzo eta leial baten bitartez bakarrik lortu ahal izango da akordio bat.Hala, Lehendakariaren hitzak gogora ekarri ditu, “besterik ez dut eskatzen, akordiorako borondatea duen elkarrizketa.Mekanismo egingarri eta eraginkor bakarra baita gatazkak ebatzi nahi badira”.