Josu Erkoreka Autogobernuaren Lantaldeari buruz: "Gobernu gisa, ahal dugun guztia egingo dugu ahalik eta testu adostuena lortzeko"

2019.eko azaroak 20

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote, gaur, Bizkaia Irratiko “Goizeko Izarretan” saioan. Aktualitate politikoaz aritu da Erkoreka, besteak beste, 2020ko Aurrekontuak, Estatutu berria, Euskararen Dekretua eta Herenegun heziketa materiala.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak gaur goizean Bizkaia Irratiari eskaini dion elkarrizketan, aurrekontuen inguruan galdetuta, esan du itxaropentsu gaudela. “Aurrekontu proiektua sendoa, indartsua eta momenturi era egokian erantzuten diona da”, gaineratu du. Erkoreka sailburuak esan du  Eusko Jaurlaritzaren asmoa hiru talde parlamentarioekin hitz egitea dela. Horrela, gogorarazi du Azpiazu sailburua Elkarrekin Podemosekin bildu zela joan den astean, eta jakinarazi du aste honetan bilduko dela EH Bildurekin eta, berriro, Elkarrekin Podemosekin. Era berean, Alderdi Popularrarekin biltzeko data bat adosteko ere lanean ari direla adierazi du. Bestalde, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu du Madrileko egoerak eta balizko itunek eragina izan dezaketela Euskadin baina euren negoziazioak aurrekontuen onuren ingurukoak baino ez direla.

Beste alde batetik Herenegun heziketa materialagatik galdetuta, Josu Erkorekak sailburuak adierazi du materialak erabat arbuiatzen duela indarkeria eta ETAren jarduna ez dela inola ere legitimatzen. “Ez dakigu PPk bere ondorioak nondik atara dituen”, gaineratu du.Gainera, esan du uda ondoren 8 eskoletan esperientzia pilotua jarriko dela martxan eta emaitzak ebaluatu ondoren berriro materiala berrikusiko dela.

Atzo aurkeztutako Euskararen Dekretuaren inguruan galdetuta, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak nabarmendu du orain arte arau bakarra egon dela indarrean administrazio guztientzat nahiz eta bakoitzaren behar izanak ezberdinak izan. Dekretu honen bidez, udal bakoitzak bere egoera soziolingüistikoaren arabera planteamendu propioa egingo duela azaldu du Bozeramaileak. “Aurrera pausu handia da euskararen eta gaztelaniaren erabilera herriaren berezitasunetara egokitzea”, esan du. Gainera, azpimarratu du segurtasun juridiko gehiago emango duela arau honek.

Erkorekak elkarrizketa n landu duen beste gaia izan da Estatutu berriaren inguruko izan da. Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak azaldu du adituen lan taldeak  testu artikulatua azaroaren 10erako amaituko duela. “Jakin badakigu lanean ari direla, adostasuna lortzeko lanean”, esan du Erkorekak. Zentzu honetan, sailburak aitortu du adostasuna lortzea ez dela erreza kontuan izanda irizpide ezberdineko talde parlamentarioak daudela. “Jaurlaritza moduan ahal dugu guztia egingo dugu testurik adostuena lortu ahal izateko”, azpimarratu du.