Jokin Azkue HABEren zuzendariak parte hartu du Donostiako Miramar Jauregian egin den GIELEaren jardunaldian

IMG-20191116-WA0000.jpg

2019.eko azaroak 16

Jokin Azkue HABEren zuzendariak parte hartu du Donostiako Miramar Jauregian egin den GIELEaren jardunaldian. GIELE Estatu mailako hizkuntzen ebaluazioaren interes taldea da, eta jardunaldiaren helburu nagusia hizkuntzen ezagueraren egiaztapenerako balidazio-prozesuak maila teorikoan eta praktikoan aztertzea eta kontrastatzea da, Estatu mailako esperientzia desberdinak ezagutuz. Azken bi egunetan antolatu diren jardunaldi hauetan hizkuntzen ezagutzaren egiaztapenean interesa duten ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte.

Gaurko jardunaldiaren helburu zehatzak honako hauek izan dira:

- Estatuko hizkuntzen ebaluazioan diharduten profesionalen arteko harremana eta lankidetza erraztea eta sustatzea.

- Ideia-trukea eta lankidetza sustatzea Estatuan hizkuntzen ebaluazioaren arloan lan egiten duten erakundeen eta jardunaldian parte hartu dutenen artean.

- Ziurtapen-ebaluazioan kalitatea sustatzeko hizkuntza-azterketak egiteko jardunbide egokiak lehen eskutik ezagutzea.

- Estatu-mailako ekimenak eta proiektuak zabaltzea, eta horiek estatuko ebaluazioaren testuinguruan duten eragina aztertzea.