Javier Bikandik Zerbitzu Publikoen Sarea aurkeztu die langile publikoei

2019.eko ekainak 12

Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendari Javier BikandikZerbitzu Elektronikoen Sarea (ZES)” aurkeztu die, gaur, Lakuan, langile publikoei.

Administrazio elektronikoaren esparrua koordinatzeko gune bat da eta administrazio elektronikoa erakundearen maila guztietan errazago ezartzeko laguntza eskaintzen du sare honek.

Sarearen helburuetako bat da Administrazio Elektronikoan partaide diren eragileak identifikatu, aktibatu eta elkartu honako hauetarako:

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak eratzen duten eszenario berrira dakartzaten ondorioak ulertzen laguntzeko. Eszenario berri horretan tramitazio elektronikoak ohiko jardunbidea izan behar du, barne kudeaketari, herritarrekiko harremanei eta erakunde arteko harremanei dagokienez ere.
  • Administrazio elektronikoa gauzatzeko dauzkagun tresnak azaltzeko
  • Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak (DACIMA), Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) eta beste organo horizontal batzuek administrazio elektronikoa errealitate bihurtzeko eskaintzen ditugun zerbitzuak azaltzeko
  • Koordinazio, lankidetza eta partekatutako ikasketa bultzatzea, administrazio elektronikoan dabiltzan organo horizontalen (DAZIMA, EJIE, DIT…) eta esparru honetan zereginen bat duten sailetako eragileen artean (informatiko, zerbitzu eta prozeduren arduradun, lege-aholkulari, artxibero-dokumentalista, web kudeatzaileak, eta abar…)