Jaurlaritzak FUNKOrekin, Fundazioen Euskal Konfederazioarekin, lankidetzan jardungo du, euskal fundazioaren sektorea prestatzeko eta zabaltzeko (Gobernu Bilera 2019-12-26)

logoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 26

Helburua da legeak euskal fundazioei exijitzen dizkien betebeharren berri izatea, horien elkartegintza sendotzea eta fundazio-sektorearen profesionaltasunari bide ematea

Gobernu Kontseiluak, gaur, FUNKO Fundazioen Euskal Konfederazioari 15.000 euroko zuzeneko diru-laguntza ematea onetsi du, legeak euskal fundazioei exijitzen dizkien betebeharrei buruzko prestakuntza- eta zabalkunde-jarduerak finantzatzeko. Hau da, beren betebeharren ezagutza hobetzeko prestakuntza eta zabalkunde-jardunaldiak, besteak beste, betebehar juridikoak eta kontabilitatekoak, lege- edo zerga-arloetakoak. Laguntza horren helburua, halaber, fundazioen elkartegintza sendotzea eta fundazio-sektorearen profesionalizazioari bide ematea ere bada.

Jaurlaritzak garrantzitsutzat jotzen du bere betebeharrak behar bezala eta ziurtasunez ezagutzea, eta beharrezkotzat jotzen du administrazio elektronikoaren eskakizun berrietara egokitzea, bai administraziorako, bai fundazio-sektorerako.

FUNKO, une hauetan, Euskadin fundazio-sektoreko erakunde guztiak batzen dituen entitate bakarra da.

Adostu denaren arabera, aurrerantzean, aplikaziorako eta segimendurako batzorde misto paritarioak, alde sinatzaile bakoitzetik –Eusko Jaurlaritza eta FUNKO– bi ordezkarik eratuko duenak, diru-laguntza honen helburu diren jarduerak egiten direla kontrolatu eta zainduko du. 

FUNKO 

FUNKO Fundazioen Euskal Konfederazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 2003an sortu zen, eta honako hauek ditu helburu, besteak beste: euskal fundazioen bide eta topaleku eta lankidetza-gune izatea. Gainera, sektorearen interesen eta botere publikoekiko harremanaren aldeko ahotsa da. Horrela, FUNKOk euskal erakundeekin dihardu lankidetzan politika sektorialen eta jarduketa-programen diseinuan, betearazpenean eta ebaluazioan, bai eta euskal administrazioekiko lankidetza-hitzarmenen bidez ere.