Itelazpik "Bigarren Dibidendu Digitalaren Koordinazio eta Segimendurako Taldean" hartuko du parte

GrupoCoord_DD2.jpg

2019.eko uztailak 11

  • Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzak koordinatutako taldea osatzen dute, besteak beste, LTDren kolektibo nagusiek: enpresa irrati-hedatzaileek, operadoreek, telekomunikazioetako instalatzaileek eta erabiltzaileen ordezkariek.
  • Bilera horretan, antenizazio-, hedatze- eta komunikazio-taldeen bidez hedatuko den jarduketa-plana onetsi egin zen.

Joan den uztailaren 2an, Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzaren (SEAD) egoitzan, “Bigarren Dibidendu Digitala askatzeko Jarduketen Koordinazio eta Segimendurako Taldea (GCSA2DD)” eratzeko bilera ospatu zen; zehazki, horrek bermatuko du prozesua behar bezala egikaritzen dela eta ezarritako gehieneko epean amaitzen dela, hau da, 2020ko ekainaren 30a baino lehen. Deialdira Itelazpiko zuzendari nagusia eta UNIREDeko presidentea den Matxalen Lauzirika joan zen erkidego mailako azpiegitura-operadoreen izenean.

Bileraren xedea izan zen bigarren dibidendu digitala askatzeko jarduketa-plana onestea; hori 3 lantalderen bitartez egikaritu egingo da eta horietako bakoitza, hurrenez hurren, gai hauetan zentratuko da: igorpenak hedatzea, harrera-azpiegiturak egokitzea eta komunikazio-ekintzak.

Bilerarako LTDren sektoreko eragile nagusiak deitu zituzten, besteak beste, hauek: irrati-difusioko enpresak; azpiegitura-operadoreak; telekomunikazioetako instalatzaileak; autonomia-erkidegoen eta udalen ordezkariak; telekomunikazioetako ingeniaritzako elkargo ofizialak; finka-administratzaileak eta erabiltzaileen ordezkariak.