Innovaek errealitate birtualeko soluzioa sortu du industria arloko prestakuntzarako

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Innovae euskal enpresa teknologikoak merkatura atera du SAVI deritzon soluzio berria, industria inguruneetako prestakuntzara zuzendutako tresna. Plataformak esperientzia birtualak errekreatzen ditu profesionalak prozesu tekniko konplexuetan, industriako makineriaren erabileran zein Lan Arriskuen Prebentzioan trebatzeko. Tresnak erabiltzailearen jarraipena egiteko aukera ematen du eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen da.

SAVI (Ikasketa Birtuelako Soluzioa, gaztelaniazko siglen arabera) errealitate birtualaz baliatzen da industrua inguruneetan pertsonalizatutako ikasketa seguruagoa eta eraginkorragoa lortzeko. Plataformak prestakuntza-kapsulak eskaintzen ditu prozesu hauei buruz: soldadura lana, altuerako lan arriskuen prebentzioa, kamioiak gidatzeko lana edota biltegietako zubi-garabien erabilera.