Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko aurrekontua % 5,7 hazi da eta 236,12 milioi eurokoa izango da aurten

Presupuestos_2020.jpg

2019.eko azaroak 12

  • Etxebizitzako politikek 304 milioiko aurrekontua izango dute eskueran (Saila+Visesa+Alokabide) alokairuaren eskaintza publikoa handitzeko, etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatzearren
  • Klima-larrialdiaren aurrean ekintzak garatzeko politikak, ingurumen-kalitatea eta ondare naturalaren babesa dira Ingurumen Sailburuordetzako jardun-ardatzak, eta 69,2 milioiko aurrekontua izango du
  • Auzo ahuletako hiri-berroneratze integralak bost milioi euro izango ditu eta udalerriekin koordinatuta eta auzotarren parte-hartzearekin egingo da

 

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 236,12 milioi euroko aurrekontua izango du 2020an; % 5,7 gehiago 2019ko aurrekontuaren aldean.

Termino absolutuetan, kopururik handiena Etxebizitzaren arloari dagokio, 150,95 milioi eurorekin; kopuru hori 304,3 milioi eurora igotzen da Alokabide eta Visesa bere sozietate publikoetako aurrekontuak gehituta.

Ingurumenaren arloak, bere aldetik, 69,24 milioi euro kudeatuko ditu eta Lurralde Plangintzakoak, 7,7 milioi.

INGURUMENA

Ingurumenaren arloko aurrekontua 69,24 milioi eurokoa da, % 5,5 gehiago 2019ko aurrekontu-proiektuaren aldean, eta 6 helburu estrategikoren inguruan egituratzen da.

  1. Ondare Naturala babestea (ondare naturala, Urdaibai Biosferako erreserba, Txingudi badia berroneratzea, ingurumen-berroneratzeak, ikerketa-proiektuak, Natura 2000 sarea, Gatz Harana) 3,5 milioi euroko aurrekontuarekin (3,2 milioi Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzarenak eta 256.000 milioi Ihoberenak)
  2. Karbono urriko eta baliabide efizienteen ekonomia. Ekonomia zirkular, hondakinen kudeaketa eta klima-aldaketako ekintzetarako 4,3 milioi euroko aurrekontua dago (1.630.000 Sailarenak eta 2.685.900 Ihoberenak)

Atal honetan kokatzen da LIFE INTEGRATUA URBAN KLIMA2050 proiektua, Europako Batzordeko Klima Zuzendaritza Nagusiak onetsia. Hala, aurten hasiko da garatzen eta 2025era arte luzatuko da, ia 20 milioi euroko guztizko aurrekontuarekin eta EBren 10 milioitik gorako ekarpenarekin.

Proiektu honek, Ingurumen Sailburuordetza aitzindari duenak, partzuergo bat hartu du bere baitan, hauek osatua: Eusko Jaurlaritzako lau Sail, hiru Aldundiak, hiru hiriburuetako Udalak, Bakio, Bermeo, Gernika eta Zarautz udalerriak, zentro teknologikoak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

KLIMA2050 Estrategiaren barruan, proiektuak ikuspegi propio bat definituko du hiri-ingurunea eta hiri-ingurua klima-aldaketara egokitzeko, antzeko lurraldeetarako esperientzia praktiko gisa balio izan dezan.

Gainera, nabarmentzekoa da BC3 edo Basque Centre for Climate Change-rekin martxan jarriko den lankidetza-hitzarmen bat, klima-larrialdiaren aurrean ekintza-politiken ikerketa eta garapena indartzeko aukera emango duena Sailean.

  1. Ingurumen osasungarria. Ingurumen-kalitatea, 42,9 milioi euroko aurrekontuarekin.

Kapitulu honetan sartzen dira URA-Uraren Euskal Agentziari Sailak egindako transferentziak, 38,7 milioi eurokoak. Bere aldetik, airearen kalitate-sailari 1,2 milioi euro bideratzen zaizkio. Helburu honen barruan sartzen dira gainera eremu degradatuak berroneratzeko ekintzak, lurzoru kutsatuengatik edo hondakin industrialengatik, baita enpresei zuzendutako subentzioak ere ingurumena babesteko eta klima-ekintzetarako (2,14 milioi euro)

  1. Lurraldearen Iraunkortasuna, 2,4 milioi euroko aurrekontuarekin tokiko eremuan garapen iraunkorra sustatuko duten eta klima-aldaketako ekintzak indartuko dituzten ekintzekin.
  2. Ingurumen-integrazioak, Ingurumen Hezkuntzarekin lotuta, 4,9 milioi euroko aurrekontua du. Ekoetxeetako jarduerek, Aztertu programek eta Ingurugelek 2,2 milioi euro izango dituzte eskueran; Eskola Agenda 21erako, berriz, 900.000 euro zuzenduko zaizkie ikastetxeei eta 330.000 euro udalei.

Ingurumen Administrazioa hobetzeko, milioi 1 euro inguru izango ditu eskueran; erdia baino gehiago (575.000) Ingurumen Kudeaketa Sistema, Ingurunet, garatzeko eta 408.117 euro ingurumen-ikuskaritzak egiteko.

Ihobe Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoak 11,6 milioi euroko aurrekontua du 2020rako, eta horietatik 1,5 milioi sarrera propioak dira.

URA-Uraren Euskal Agentziak, bere aldetik, 45,5 milioi euroko aurrekontua du; horietatik 38,5 milioi Sailak egindako ekarpenetik datozen sarrerak dira. Dena den, sarrera propioetatik 4,7 milioi euro ditu eta beste subentzio batzuetatik 2,2 milioi.

2020ko bere ekintza nagusiak izango dira antolamenduko obrak, uholdeen kontrako kanalizazioa eta defentsa, ibilguak mantendu eta konpontzeko proiektuak eta uholdeak eragozteko sistemen hobekuntza, 14,6 milioi euroko balioaz.

Beste erakunde batzuentzako inbertsio lanak ere egingo ditu (batez ere partzuergo, udal eta beste erakunde batzuentzat) ur-hornidura eta -saneamendu gaietan, 12 milioi euroko balioaz.

LURRALDE PLANGINTZA

Lurralde Plangintzaren arloak 9,5 milioi euro izango ditu; horietatik 8.449.000 euro Sailburuordetzaren aurrekontuari dagozkio, eta 1.051.032 euro ZTBPren berrikuntza-funtsari. Aurrekontua honako jarduera-ardatz hauetan egituratzen da:

Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze arloak 7,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Bost ardatz hauetan oinarritzen dira bere ekintzak:

  1. Lurralde-plangintza, milioi 1 euroko zuzkiduraz; horietatik 743 euro azterlanak, planak eta parte-hartzeko ekintzak egitera bideratuko dira. Lurralde Antolaketako Gidalerroak (LAG) onetsi ondoren, plangintza horren garapena Lurralde Plan Partzialekin eta Lurralde Plan Sektorialekin indartuko da. Horri dagokionez, dagoeneko hasiak dira lanak Itsasertzeko, Energia Berriztagarrietako eta Turismoko lurralde-plan sektorialak idazteko, eta Araba Erdialdeko eta Laguardiako LPPei ekingo zaie.
  2. Euskadi-Bultzatu 2050 Hiri Agenda. Onetsitakoan, Gobernu osoan ezarriko dira bere ekintzak. Lan horiek ONU Habitat-ekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan garatuko dira.
  3. Hiri-berroneratze integrala, 4,9 milioi euroko aurrekontuarekin.
  4. Planetan eta ekintzetan genero-ikuspegia txertatzearen aldeko apustua. Ardatz honek, gainera, 200.000 euroko subentzio-lerro bat du tokiko erakundeentzat.
  5. Lurraldeko geografiari buruzko informazioa, 665.000 euroko aurrekontuarekin.

Hiria berroneratzera bideratutako aurrekontua 4.980.000 euro da. Diru-kopuru zehatz horri Etxebizitzaren arlotik bideratzen diren kontu-sailak gehitu behar zaizkio, diru-laguntzak etxebizitzak birgaitu eta irisgarri egitera, eta programa honetan sartutako auzoak berroneratzera bideratuz.

Helburua da hiri-berroneratze integraleko ekintzak eginez auzo ahuletako interbentzioei jarraipena ematea, udalekin koordinatuta eta lankidetza pribatuaren bitartez, auzotarren ahalik eta parte-hartze handienarekin eta Europatik finantzazioa eskuratzen saiatuz.

ETXEBIZITZA

Etxebizitzaren arloari dagokionez, Sailaren aurrekontua 150,95 milioi eurokoa izango da eta, beraz, % 6,4 haziko da 2019ko aurrekontu-proiektuaren aldean. Hala ere, ekitaldi honetarako etxebizitza gaietako zuzeneko gastuko politiketan aurrekontu-ahalmena zein den ezagutzeko, azterketara Visesa eta Alokabide sozietate publikoen aurrekontuak gehitu behar ditugu. Hala, 2020rako, Visesak 130,7 milioi euroko gastuen aurrekontua izango du; Alokabidek, berriz, 84 milioi eurokoa.

Guztira, etxebizitzako gastuen aurrekontua, Saila eta hari atxikitako sozietate publikoak kontuan hartuz, 368,6 milioi eurokoa da, eta 304,3 milioi euroko aurrekontu bateratua esan nahi du (eragiketen eta barne-transferentzien deskontua egindakoan). Kopuru hori % 9,9 hazkundea da aurreko aurrekontu-proiektuaren aldean.

Guztizko kopuru horretatik, % 67 alokairu-politikei zuzenean egotz dakiekeen gastua da eta % 24 hiria birgaitzeko politikei. Kopuru garbitan, birgaitzea kenduta, etxebizitza-programako gastu zuzenaren % 88 alokairu-politiketarako da: Etxebizitza Legean ezarritako kopurutik gora.

Hala, aurreikusita dago babes publikoko eta ekimen publikoari lotutako zuzkidura-alojamenduen 1.200 etxebizitza hastea. 250 Sailak sustatuko ditu (26 milioi € ordainketa-kreditutan eta konpromisotan), 500 Visesak (7,4 milioi), 200 ekimen pribatuak Bizigune ereduarekin,125 toki-erakundeek (12 milioi) eta 125 Sailaren lurzoruen gainean sustatuko dira erabilera-lagapen erregimenean, irabazi asmorik gabeko kooperatiben bitartez.

Visesarekiko programa-kontratuan, bere sustapenen % 100 (500 etxebizitza) alokairuan izango dira, horrela Etxebizitza Legean jasotako beste espezifikazio bat betez.

Nabarmentzekoa da, gainera, Visesan hiria birgaitzeko ekintzek eta berrikuntza eta energia- zein gizarte-iraunkortasunekoek pisu handia dutela. Horrek esan nahi du errotik aldatuko direla orain arteko joeraren aldean, iraganean asko lerratzen baitzen salmenta-erregimeneko etxebizitzara.

Alokabidek, alokairu publikoaren sozietate kudeatzaile gisa, bere baliabideen % 100 bideratzen du alokairu-politiketara. Aurreikuspenen arabera, 15.000 etxebizitza izango dira kudeatutakoak datorren urtean. 2020 ixtean, alokairuko parke publikoa guztira hau izango da: ia 25.000 etxebizitza eta zuzkidura-bizitoki arrazoizko alokairu-prezioan.

Azkenik, lurzoru berriak erosiko dira babeseko 700 etxebizitzarako, bai Sailaren (500 etxebizitza) bai Visesaren (200 etxebizitza) aldetik. Lurzoruak erosteko eta urbanizatzeko 17,8 milioi bideratzen dira ordainketa-kreditutan eta konpromisotan.

Etxebizitzako programa helburu hauetan oinarritzen da:

  1. Etxebizitza Legea erregelamenduan garatzea eta Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa bermatzea. 2020 ixtean, Legearen 10 erregelamendu garatuko dira gehienez, tartean sartuz ezarpen operatiborako erabakigarrienetako batzuk, adibidez, Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa eta Jenderik Gabeko Etxebizitzen Dekretua. Eskubide hori betetzeko, alokairuko etxebizitzak esleituko dira, Alokabidek kudeatutako parke publikoa txandakatuz, Biziguneko atzipen berrien bidez, eta gizarte-etxebizitza eta zuzkidura-alojamendu berriak esleituz, baita etxebizitzako prestazio ekonomikoak (EPEak) ordainduz ere. Ekitaldia ixtean, etxebizitzarako Eskubide Subjektiboa (EES) aitortua izango duten etxebizitzen kopuruaren estimazioa 000 da. Etxebizitzako prestazio ekonomikoei aurre egitera bideratutako kontu-saila 5 milioi euroz zuzkitu da, eta handitzeko aukera du.
  2. Arrazoizko prezioak dituen alokairuaren eskaintza publikoa handitzea. 2020an programatutako ekimen publikoaren % 100 alokairuan izango da. Etxebizitza-parke propioa gehitzeaz gain, handitu egingo da ahalegina jenderik gabeko etxebizitza partikularrak alokairurako mobilizatzeko bitartekaritza-programen bitartez. Aurreikuspena da 2020 ixtean Bizigunek atzemandako 600 etxebizitza izatea eta ASAPek, berriz, 600.

Aldi berean, GAZTELAGUN 2019-2021 programak, gazteen emantzipazioan laguntzeko eta haiei alokairuko etxebizitza duina eta egokia eduki dezaten errazteko, baldintza malguagoak ezarriko ditu, programa indarrean sartu zenetik urte bat bete denean.

  1. Birgaitze-politika berri bat ezartzea. Datorren urtean, etxebizitzako gastuaren 5 eurotatik 1 baino gehiago hiri-birgaitze politiketarako bideratuko dira. Konbinatu egingo dira etxebizitzetako egokitzapen estrukturalean eta eraikuntzakoan eskainitako laguntzak, orain gastuaren erdia baino gehiago adierazten dutenak kapitulu honetan, eta era horretan bultzatu egingo da etxebizitzetako irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa, birgaitze-lan sakonagoak, moldakorragoak eta integralagoak eginez. Filosofia horrekin sartuko da indarrean 2020an birgaikuntzarako, eraginkortasun energetikorako eta irisgarritasunerako laguntzen araudi berria, eta bertan jasotakoaren arabera 24 milioi bideratuko dira jabeei eta jabeen erkidegoei eraikuntzako birgaitze integralerako lanetan diruz laguntzeko. Gure estimazioaren arabera, laguntza horiek 350 milioi euroko inbertsio pribatua eragingo dute.

Zehazki, 10.700 etxebizitzaren birgaikuntza bultzatu nahi da subentzioen eta maileguen bitartez. Irisgarritasunari dagokionez, aurreikuspenen arabera 5.000 etxebizitzak ekingo diete berrikuntza estrukturalei eta, beste hobekuntza batzuen artean, 500 igogailu instalatuko dira. 6,3 milioi euro, berriz, tokiko erakundeen bidez hiriguneetan irisgarritasuna hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko 140 proiektu berri finantzatzeko izango dira. Eta, beste 6,9 milioi gehigarri eraginkortasun energetikoa sustatzeko laguntzak izango dira, birgaitze-lan integralen bitartez, 3.000 etxebizitzara iristeko helburuarekin.

Bestalde, etxebizitzaren funtzio soziala kontrolatzeari dagokionez, beste 9.500 etxebizitzatan egingo da ikuskaritza parke publiko babestuan, eta aurreikuspenen arabera, 2020 ixtean, 60.000 eraikinen ikuskapen tekniko (EIT) egin eta erregistratuko dira.