Informazio oharra: Udako erizaintzako zerbitzuak

2019.eko uztailak 05

SATSE sindikatuak udako erizaintzako zerbitzuen murrizketari buruz eginiko baieztapenak direla eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak honako hau adierazi nahi dute:

 

  • Osakidetzak, aurtengo udan, euskal osasun-zerbitzuan eskuragarri dauden eta lan egin nahi duten erizaintzako langile guztiak kontratatuko ditu.

 

  • Osakidetzak absentziak betetzeko duen konpromisoa irmoa da. Are gehiago, aurtengo udan 2018an baino 000 ordezkapen-jardunaldi gehiago egingo dira.

 

  • Gainera, udako hilabete hauetan, Osakidetza ordezkapenak egiteko kontratatuko diren erizaintzako eta administrazioko langileen prestakuntza sendotzen ari da, pertsona horiek ekipoaren eguneroko lanean ahalik eta lasterren hasi ahal izateko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 5a