Informazio oharra: presako garraio sanitarioko zerbitzuaren kontratazioa

2019.eko abenduak 10

ELA sindikatuak presako garraio sanitarioko zerbitzuaren kontratazioari buruz egindako adierazpenei dagokienez, Osasun Sailak honako hau zehaztu nahi du:

  • ELA sindikatuak jarritako errekurtsoa ezetsi egin du KEAOk (Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa). Aipatutako kontratazio-prozesua abian da.
  • ELA sindikatuak kontratazio-prozesuari errekurtsoa aurkeztu zion, eta horrek prozesua geldiaraztea ekarri zuen berme juridikoak babesteko. KEAOk ez du sindikatuaren argudioa onartu, eta sailak egindako kudeaketa babestu du; izan ere, albistea jakin eta berehala (abenduaren 5ean), kontratazio-prozesu administratiboa amaitzeko data ezarri zuen. "B" gutun-azala (irizpide objektiboak) abenduaren 17an irekiko da.
  • ELAk lortu duen gauza bakarra gatazka sortzea izan da eta kontratazio-espediente berriaren martxan jartzea atzeratzea. Honek ekarri du, sektorean berriki sinatutako autonomia-arloko hitzarmen kolektiboaren aplikazio osoa atzeratzea (ELAk ez zuen sinatu)
  • Osasun Sailak gogorarazi du kontratu honek kalitatezko zerbitzua eskaini nahi duela premiazko garraio sanitarioaren esparruan. Horretarako, 117,6 milioi euro bideratu ditu datozen hiru urteetarako, gaur egungo kontratua baino% 27 gehiago.

 

 Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a