Informazio oharra: Osasun Sailak eta Osakidetzak udan ospitaleetan oheen disponibilidadeari eusten diote

2019.eko uztailak 02

Udako sasoian oheak ixten direlako egiaztapenak direla-eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak udan ospitaleetan oheen disponibilidadeari eutsi eta behar dutenen ospitaleratzea bermatzen dute. Gainera, honako hau gehitu behar da:

1) Udaro murrizten da  asistentzia-eskaria, eta Osakidetzak, munduko gainerako osasun-sistemek bezala, eskarira egokitzeko neurriak jartzen ditu abian. Zentzu komuneko ekintza bat da, eta urtero egiten da: baliabideak Euskadiko osasun-beharretara egokitzen dira.

2) Osakidetzak oheen okupazio-indizea urtean zehar % 80an mantentzen saiatzen da; beraz, ohe operatiboen kopurua sasoi bakoitzeko asistentzia-eskariaren arabera egokitzen da. Hori dela eta, neguan ohe-kopurua handitzen den bezala, udaldian kopurua murriztu egiten da; izan ere, pertsona gutxiagok behar izaten dute ospitaleratu edo bertan egonaldia egin.

3) Baliabide publikoen kudeaketa eraginkorreko eragiketa bat da, eta ekintza hori funtsezkoa da osasun-sistema publikoaren jasangarritasuna bera bermatzeko.

4) Nolanahi ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak azpimarratu nahi dute Euskadin ohea behar duen inori ere ez zaiola faltako oherik.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 1a