Ia Energiarik Kontsumitzen Ez duten Eraikinei buruzko VI. Biltzarrean izan da VISESA

Argitalpen-data: 

Urriaren 23an, VISESAK, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordetzari atxikitako sozietate publikoak, Ia Energiarik Kontsumitzen Ez duten Eraikinei buruzko VI.

Biltzarrean (gaztelaniazko siglaren arabera: EECN biltzarra) parte hartu zuen Madrilen, TECMA RED taldeak eta Sustapen Ministerioak antolatuta. Sektoreko topaketa garrantzitsuenetakoa den ekitaldiaren seigarren edizio honetan Espainiako eraikingintzaren erronkak jorratu zituzten, lelo honen pean: “EECN biltzarraren ostean, zer? Etorkizunerako ikuspegi bat”. Ikuspuntu horretatik abiatuta, egungo eraikin-parke nazionala birgaitzeari buruz aritu ziren, baita Efizientzia Handiko Eraikinen egoerari eta ekonomia zirkularrari buruz ere. Ekitaldian profesional ugarik parte hartu zuen: 350 biltzarkide akreditatu inguruk, Batzorde Teknikoko 40 kide baino gehiago, 80 erakunde laguntzaile inguru eta 16 enpresa sustatzaile.

Esparru horretan, VISESAk eta Tecnaliak hitzaldi bat aurkeztu zuten: “Ia Energiarik Kontsumitzen Ez duten Eraikinetan bizitza-zikloko kostuak murriztea – Santurtziko (Bizkaia) etxebizitza sozialetarako berokuntza eta etxeko ur bero sistemak aukeratzeko adibidea”. Hitzaldi horretan Euskadiko etxebizitza publikoko eraikinen eskuragarritasuna eta efizientzia hobetzeko energia-sistemen aukera desberdinak aztertu zituzten, eta VISESAk garatutako azken sustapenak erabili zituzten kasu azterlan gisa.

 

Bideoa ikusteko sarbidea

Biltzarraren laburpena irakurtzeko sarbidea

Komunikazio Liburua PDF formatuan deskargatzeko sarbidea