Hondatze kognitibo eta dementzian arriskua murrizteko gida (OME 2019)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Dementziaren garapenari eragiten dioten arrisku-faktore aldagarriak murrizteko ebidentzian oinarritutako gomendioak ematen dituen gida argitaratu du OMEk. Faktore horiek dira: jarduera fisikorik eza, osasungarriak ez diren dietak, dementziarekin lotutako afekzio medikoen kontrola (hipertentsioa eta diabetesa barne).

Dementzia Osasun Publikoak OMErentzat duen lehentasunetako bat da. 2017an, Osasun Publikoak dementziari emandako erantzunaren gaineko 2017-2025eko munduko ekintza-plana argitaratu zuen (global Dementia Action Plan on the Public Health Response to Dementia 2017-2025) (leiho berri batean irekitzen da). Plan horretan, estatu kideei eskatzen zien erantzun nazionalak garatzeko, dementziak dakarren erronkari aurre egiteko.

Dementziaren prebentzioa: dementzia-arriskua murriztea eta arrisku-faktore aldagarriak identifikatzea

Dementzia-arriskua murriztea ekintza-plan globalaren zazpi jarduera-eremuetako bat da (OME, 2017). Osasun Publikoaren ikuspegitik. gida  honek funtsezko esku-hartzeak ezartzea proposatzen du, narriadura kognitiboa eta dementzia atzeratzeko, alda daitezkeen arrisku-faktoreak identifikatuz eta horien gainean jardunez.

Berriki egindako zenbait azterlanek frogatu dute lotura dagoela narriadura kognitiboaren garapenaren eta dementziaren eta bizitza-estiloarekin lotutako arrisku-faktoreen artean, hala nola, jarduera fisikorik eza, tabakoaren kontsumoa, osasungarriak ez diren dietak eta alkoholaren kontsumoa. Era berean, zenbait baldintza mediko dementzia garatzeko arrisku handiagoarekin lotzen dira; horien artean, hipertentsioa, diabetesa, hiperkolesterolemia, obesitatea eta depresioa nabarmentzen dira. Alda daitezkeen arriskuen artean daude, halaber, isolamendu soziala eta jarduerarik eza kognitiboa.

 Ondorioz, gidak gomendioak planteatzen ditu, honako arlo hauetan egindako esku-hartzeetan frogatutako ebidentziaren kalitatean oinarrituta:

  • Jarduera fisikoa
  • Tabako kontsumoa
  • Alkoholismoa
  • Entrenamendu kognitiboa
  • Gizarte-jarduera
  • Hipertentsioa
  • Obesitatea eta gainpisua
  • Diabetesa
  • Depresioa
  • Entzumena galtzea

OMEren datuen arabera, dementziak munduan 50 milioi pertsonari eragiten die gutxi gorabehera, urtean ia 10 milioi kasutan, eta hazkunde-aurreikuspena da 2050erako hirukoiztu egingo dela dementzia hori pairatzen duten pertsonen kopurua munduan (leiho berri batean irekitzen da)

Adinekoen artean ezgaitasun- eta mendetasun-arrazoi nagusietako bat den aldetik – eta zahartzaroaren ondorio normala ez bada ere –, dementziak ez dio soilik eragiten hura pairatzen dutenen bizitzari, baita haien senideei eta zaintza-lanak beren gain hartzen dituzten pertsonei ere, eta ondorioak ditu arlo fisikoan, psikologikoan, sozialean eta ekonomikoan.  Bere adierazpen ezagunenen artean Alzheimerren gaixotasuna dago.

OMEk jakinarazten du dementziaren ezaugarria funtzio kognitiboaren narriadura dela; funtzio horrek, besteak beste, memoriari, pentsamenduari, orientazioari, ulermenari, kalkuluari, ikasteko gaitasunari, hizkuntzari edo judizioari eragiten die (batzuetan, kontrol emozionalaren, portaera sozialaren edo motibazioaren narriadurarekin batera doa).

Dementziarako tratamendu sendagarririk ez badago ere, arrisku aldagarriaren maneiu proaktiboak gaixotasunaren agerpena edo progresioa atzeratzen lagun dezake.

OMEk Dementzien Mundu Behatokia du (Global Dementia Observatory (leiho berri batean irekitzen da)), 2017ko abenduan sortua, politikei, zerbitzuak emateari eta dementzien gaineko informazioari eta ikerketari buruzko informazio-plataforma gisa.

Gai honi buruz informazio gehiagorik behar izanez gero, kontsultatu Narriadura kognitibo eta dementzian arriskua murrizteko gida (Risk Reduction of Cognitive decline and Dementia. WHO Guidelines: 2019)