HEZKUNTZAKO LAN-ESKAINTZA PUBLIKOAREN LEHEN AZTERKETA EKAINAREN 16an EGINGO DA

ope_goitik_02.jpg

2019.eko apirilak 17

Hezkuntza Sailak jakinarazi du hezkuntzako lan-eskaintza publikoaren lehen azterketa datorren ekainaren 16an (igandea) egingo dela Barakaldoko BECen.

Maiatzaren 28ko foru- eta udal-hauteskundeak egin ostean, larunbatean, ekainaren 15ean eratuko dira Udalak. Hortaz, lan-eskaintza publikora bertaratzeko zailtasunak izan ditzaketen izangaiak egon daitezkeenez gero, Hezkuntza Sailak azterketa egun bat geroago egitea erabaki du, ekainaren 16an.