Hezkuntza Saila Europako Batzordeko Berrikuntzako zuzendari nagusiarekin bildu da

2019.eko urriak 01

  • Euskadin egin duen egonaldian, Vladimir Suchak zuzenean ezagutu ditu Lanbide Heziketari eta Unibertsitateei eta Ikerketari lotutako proiektuak
  • Bi instituzioek erakutsi dute berrikuntzaren eremuan lankidetzan jarraitzeko borondatea

Vladimir Suchak, Europako Batzordeko Berrikuntzako zuzendari nagusiak, hainbat lan-bilera izan ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunekin. Euskadin da Sucha, berrikuntzaren eremuan Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen politikei lotutako ekimen desberdinak ezagutzeko helburuz. Egunean zehar izandako bileren ondoren, zuzendari nagusiak elkarraldi bat izango du arratsaldeko azken orduan Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarterekin.

Egin diren bilera desberdinetan, Hezkuntza Saileko arduradunek beren lan-lerro nagusiak ezagutzera eman dizkiote, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen eta Ikerketaren eremuetan bereziki. Elkarraldi horren aurretik, azken urte hauetan, bilerak eta kontaktuak izan dituzte Europako Batzordearekin, eta horrek ahalbidetu du harremanak ezartzea, bi administrazioentzat onuragarriak.

 

Bisita Euskadiko Lanbide Heziketara

Arratsaldeko lehenengo orduan, EBko berrikuntzako zuzendariak elkarraldi bat izan du Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arévalorekin. Tknika - LHri Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroaren egoitzan bilduta, zuzenean ezagutu ditu gaur egun euskal LH lanean ari den proiektuak berrikuntzaren eremuan.

Vladimir Suchak interesa erakutsi du LHri lotutako berrikuntzaren eremu desberdinetan, eta arreta berezia jarri du eduki hauetan: zentroetan adimen lehiakorreko plataformen testuinguruan garatutako lanak, zentroetako berrikuntzako errutinak baita ETEekin eta mikroETEekin aplikatutako berrikuntza, produktuak eta produkzio-prozesuak hobetzen laguntzeko.

 

Ikerketa kuantikoa eta bikaintasunezko oinarrizko ikerketa

Aurrerago, arratsalde honetan bertan, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek bere eremuan garatzen ari diren ekintzetako batzuk ezagutzera eman dizkio Berrikuntzako zuzendari nagusiari. Horretarako, BERC MPCko -Materials Physics Center- instalazioak bisitatu dituzte. Bertan, teknologia kuantikoetako ikerketa-laborategian izan dira, eta lankidetza publiko/pribatuko ekimen berritzaileak ezagutu ahal izan dituzte bikaintasunezko oinarrizko ikerketaren eremuan. Eremu horretako ikerketa Europako Batzordeak sustatzen dituen ikerketa-ekimen enblematikoen barruan sartzen da.