Heziketa-zikloen eskaintza partziala egiteko baimenak eta dirulaguntzak,  Lanbide Heziketako itunpeko ikastetxeetan (Gobernu Bilera 02-04-20199

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 02

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta dirulaguntzak arautzen dituena. Deialdi honen baitan eman daitezkeen dirulaguntzen guztizko zenbatekoa 838.872 eurokoa da.

Eskaintza partzialak, modulu edo ikasgai solteetan matrikula egiteko aukera ematen dio Lanbide Heziketako ikasleari. Ohiko matrikulan, aldiz, ikasleek ikasturteko modulu guztietan matrikulatu behar izaten dute. Eskola orduetan bertaratzeak derrigorrezkoa izaten jarraitzen du modalitate honetan, baina denbora gutxiago eskaintzen zaionez, ikasleak bestelako jarduera batzuekin bateratu dezake modulu hauek ikastea.

Kualifikazio maila hobetu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua izaten da eskaintza partziala, beti ere Lanbide Heziketako zikloetara sartzeko baldintzak betetzen badituzte.  Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortzen ditu ikasleak. Matrikula ikasturte hasieran egin ohi da.

2018-2019ikasturte honetan, Lanbide Heziketako itunpeko 13 ikastetxek eskaintzen dute eskaintza partziala. Zehazki, 18 heziketa-ziklotako 71 modulu, erdi mailakoak nahiz goi mailakoak.