Hernáez: "Emakumezko ingeniariek aeronautikaren sektorean egiten duten lana ikusarazi behar da"

WomenAeroZamudio004.JPG

2019.eko azaroak 25

Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, “Wowen in Aeronautical Engineering” jardunaldiaren inaugurazio-ekitaldian, honako hau esan du: “aeronautika gizonezkoen eremua delako ideiarekin amaitu behar dugu, eta, horretarako, emakumezko erreferenteak eskaini behar ditugu”.

Hernáezek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak 2020ko Euskadiko Plan Estrategikoaren esparruan soldata-arrailaren aurka borrokatzeko eta emakumeak industrian sartzeko abian duen estrategia ekarri du gogora.

Emakumeek Euskadiko industria-enpresetako zuzendaritza-postuetan eta administrazio-kontseiluetan duten presentziaren diagnostikotik nabarmendu du emakumeek industrian eta lan-baldintza hobeak dituzten industria-adarren lanbideetan ordezkaritza txikiagoa dutela.