Hegaztizaintzaren sektorea Donostian biltzen da Hegaztizaintzari buruzko LVI. Symposium zientifikoan

Symposium_Avicultura.jpg

2019.eko urriak 16

Gaur goizean Hegaztizaintzari buruzko LVI. Symposium zientifikoa hasi da Donostiako Kursaal Jauregian. Sinposioa urriak 18ra arte, ostirala, ospatuko da.

Ekitaldiaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Jorge Garbisuk, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok, eta Donostiako alkateak, Eneko Goiak parte hartu dute.

Sinposioa Hegaztizaintza Zientziaren Espainako Elkarteak (AECA) antolatu du eta bertan Programa zientifiko erakargarria garatuko da, eta hegaztien sektorean gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira, munduko aditu nagusien eskutik.

AECAk ikerketa eta truke zientifikoa eta teknikoa sustatzen ditu hegazti-hazkuntzako aditu eta profesionalen artean. Gaur egun, WPSAko sekziorik aktiboenetakoa da, eta nazioartean aintzatetsia. 240 kide baino gehiago ditu jardunean, guztiak hegaztien sektoreko teknikariak, profesionalak eta ikertzaileak.

Euskadiko datuak

Euskadin, oilo erruleen erroldak joera egonkorra du duela urte batzuetatik: 1,5 milioi hegazti inguru. Ustiategiak gero eta profesionalagoak dira, eta haztegi txikien kopurua murriztu egin da.

Zigilu ziurtatuekin lan egiten duten ustiategien kopurua handituz doa. Ekologikoan inskribatutako ustiategien kopurua bost aldiz biderkatu da azken 10 urteetan, eta Eusko Labela duten euskal baserriko arrautzen ekoizleen kopurua% +129 handitu da azken 4 urteetan, eta ekoizpena% +162.