Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea ireki da

kartela.jpg

2019.eko maiatzak 01

  • 2018 eta 2019an jaiotako haurrentzat
  • Maiatzaren 2tik 10era izango da zabalik epea, Haurreskolak Partzuergoaren eskoletan

www.haurreskolak.eus

Haurreskolak Partzuergoak bihar osteguna, maiatzak 2, irekiko du izena eman eta plaza eskatzeko epea. Beraz, 2018an eta 2019an jaiotako haurren guraso edo tutoreek maiatzaren 2tik 10era bitarteko tartea izango dute Partzuergoko eskoletan plaza eskatzeko. Izena emateko epe hau partzuergoko zentroren batean lehen aldiz irailean, urrian edo azaroan sartu nahi duten haurrentzat irekitzen da. Vitoria-Gasteizko udalerrian, izen-emateak Gizarte Etxeetan egingo dira.

Plaza bat eskatu nahi duten familiek honako egutegi hau hartu beharko dute aintzat:

  • maiatzaren 2tik 10era: eskariak entregatzea
  • ekainaren 14an: behin-behineko zerrendak argitaratzea
  • ekainaren 17tik 28ra: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • uztailaren 12an: behin betiko zerrendak argitaratzea
  • irailak 5: umeak haur-eskolara hasteko eguna

2019ko urtarriletik aurrera, Haurreskolak Partzuergoko eskolek ematen duten zerbitzua doakoa da urtean 18.000 eurotik beherako errenta duten familientzat. Era berean, zerbitzu hori doan dute partzuergoko haur-eskoletan aldi berean matrikulatuta dauden bigarren neba-arrebek eta ondorengoek ere

Maiatzean irekitzen duen epe honez gain, Haurreskolak Partzuergoak urtean zehar beste bi izen-emate aldi ere zabaltzen ditu: urrian bata (abenduan, urtarrilean edo otsailean lehen aldiz sartuko dien umeentzat), eta urtarrilean bestea (martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean lehen aldiz sartu nahi dutenentzat).

Haur-eskola berriak

Haurreskolak Partzuergoak 8.530 plaza eskainiko ditu 2019ko irailean 0-2 urteko etaparako, Euskadi guztiko 178 udalerritan kokaturik dauden 236 haur-eskolatan. Hurrengo ikasturtean zehar, gainera, Bilbon eta Gueñesen haur-eskola berriak irekitzea aurreikusten du partzuergoak.

Haurreskolak Partzuergoan izenemateko prozedurari buruzko informazioa zehatzago nahi izanez gero, partzuergoaren webgunean daukazue eskura.