Hamar euskal gaztetatik zazpi itxaropentsu daude etorkizunak ekarriko dietenarekin

2019_12_16_DSC07383.jpg

2019.eko abenduak 16

  • Gazteen Euskal Behatokiaren “Euskadiko Gazteen 2019ko Panoramika” txostenaren aurkezpena
  • Marcos Muro, Enplegu eta Gazteriako sailburuordea: “25 eta 29 urte bitarteko gazteen % 85,4 okupatuta dago, eta haien langabezia-tasa krisialdiaren aurretiko indizeetara itzultzen ari da”

Hamar gaztetatik zazpi (% 73,6), Euskal Autonomia Erkidegoan, itxaropentsu dago hemendik bost urtera bere egoera pertsonalak ekarriko dionarekin. Hala ondorioztatzen da gaur goizean Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Agurtzane Llano Gazteriako zuzendariak aurkeztu duten 2019ko Gazteen Panoramikari buruzko azken txostenetik.

Txostenak gaur egun gazteengan hainbat arlotan eragina duten gai ugari aztertzen ditu. Arlo horiek, besteak beste, honako hauek dira: Demografia eta Biztanleria; Hezkuntza; Emantzipazioa eta etxebizitza; Osasuna; Aisia, Kultura eta Kirola, eta balio eta jarrerak.

Bai eta enpleguan eta egoera ekonomikoan eragina dutenak ere; haietan, jarduera-tasa, alegia, lanean ari direnen edo lan egiteko prest daudenen ehunekoa (beraz, okupatuak eta aktiboki enplegua bilatzen ari diren langabeziak barne) dela eta, ikusten da 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 26 egoera horretan dagoela. 25 eta 29 urte bitarteko gazteen % 85,4 dago egoera horretan.

2018ko gazteen langabezia-tasa dela eta, % 20koa izan da 16 eta 24 urte bitartekoen kasuan, eta % 13,2koa 25 eta 29 urte bitartekoen kasuan, tasarik baxuena 2008tik.

Okupazio-tasa dela eta, alegia, enplegua duten pertsonen ehunekoa dela eta, % 20,8koa da 16 eta 24 urte bitartekoen kasuan, eta denborazkotasun-tasa % 79,2koa. Enpleguaren ehunekoa % 74,1ekoa da 25 eta 29 urte bitartekoen kasuan, eta denborazkotasun-tasa % 62,7koa.

Era berean, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 43,9k lanaldi partzialean lan egiten du (astean hogeita hamar ordu baino gutxiago), eta ehuneko horrek behera egiten du eta % 24,4koa da 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean.

Batez besteko soldata garbia dela eta, ez dira ebaluatu adinaren arabera bereizitako tarteak. Hala, batez besteko soldata 1.164 eurokoa da 18 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, eta 1.428 eurokoa 30 eta 34 urte bitartekoen artean.

 

EMANTZIPAZIOA

Enpleguaren eta egoera ekonomikoaren indizeekin bat etorriz, 2019ko Gazteen Panoramikaren txostenak ere oso ehuneko bereiziak ditu gazteak adinaren arabera etxetik irteteari dagokionez.

Hala, 18 eta 24 urte bitarteko euskal gazteen % 6,7 baino ez da independizatu, eta % 35,7 25 eta 29 urte bitartean dituztenetan. Tasa horrek gora egiten du % 72,8ra 30 eta 34 urte bitartean dituztenetan. Emantzipatzeko batez besteko adinak oso beherakada txikia du, eta 29,6 urte dira.

Kasu horretan, jabetzako etxebizitza librea garesti izateak jarraitzen du handicap garrantzitsua izaten soldatako euskal gazteen kasuan, nahiz eta 2015etik maila egonkorretan mantentzen diren etxebizitza batera jotzeko kostuan, etxebizitzen euren prezioak jaitsi direlako eta haien interes-tasak ere murriztu direlako. 18 eta 34 urte bitarteko hamar pertsonatatik zazpik dio garesti egoteak eragozten diela, hain zuzen ere, emantzipatzea, eta beren etxeetatik gutxienez urtebeteko epe laburrean irten ahal izateko zailtasunak aitortzen dituzte.

Halaber, alokairu librea ere eragozpena da; izan ere, haren merkatuak 2018an errentarako aukera duten mila pisu inguru baino ez zituen eskuragarri, eta salmentan, ordea, 20.000. Hala, udalek eta Eusko Jaurlaritzak Etxebideren bidez sustatzen duten Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) da gaur egun aukera bideragarri bakarra. 2018ko lehen seihilekoan, Etxebiden erregistratutako etxebizitza babesturako eskabideen % 81,3k alokairua aukeratu zuen.

“2019ko Euskadiko Gazteen Panoramika”k hezkuntzarekin zerikusia duten adierazleak ere aztertzen ditu; bilakaera positiboa izan da, eta horrek geldiarazi egiten ditu bazterketa-arriskuko faktoreak, besteak beste, eskola-uzte goiztiarra. Eskola-uzte goiztiarraren ehunekoak Espainiako eta Europar Batasuneko ehunekoak baino nabarmen baxuagoak dira. Gazteen % 49k goi-mailako titulazioa du, eta % 69,3k ongi hitz egiten du euskaraz. % 34,6 hirueleduna da, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz.  % 55ek arte-jarduerak egiten ditu eta % 42k gai publikoetan parte hartzeko nahia adierazten du.