"Gure kaleak baztertu gabe digitalizaziora egokituko diren negozio-eredu berrien" premia nabarmendu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak

CA5ACD58-C119-4840-8AA5-4E51D97B9A84.jpeg

2019.eko ekainak 06

“Historian izan den eraldaketarik handiena bizitzen ari gara, aro analogikotik digitalerako bidea egiten” azpimarratu du sailburuak.

Sonia Pérez Ezquerrak nabarmendu duenez, “sentsibilizatzea” da foro hauen helburua, eta Sailaren laguntzena, berriz, berrikuntza teknologikoa demokratizatzea”.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak inauguratu du gaur Euskal Merkataritzaren XXI. Topaketa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatua, Eusko Ganberekin batera. Joera berriak eta merkataritza-sektorearen eraldaketa digitalean laguntzeko teknologiak aurkeztea da Kongresuaren helburua. Teknikariei zuzendutako topaketa bat da, baita ekimen berriak ezagutu nahi duten horiei ere, merkataritzaren ingurunera eramateko.

Sailburuak Euskadiko merkataritza-sektorearen egoera aztertu du: “Historian izan den eraldaketa handienetako bat bizitzen ari gara, bi aroren arteko bidea egiten, analogikotik digitalerakoa, hain zuzen, eta zeregin hori ez da batere erraza sektore honentzat, egoera hau bizitzeaz gain, merkataritzaren eredu-aldaketa bati ari baitzaio aurre egiten, produktuak ez ezik zerbitzuak ere eskatzen ari diren kontsumitzaileen ohitura-aldaketek eragindakoari”.

Testuinguru horretan, merkataritzak, beste sektore batzuek bezala, hainbat joerari aurre egin behar die, bere onurarako erabili ahal izateko estrategia batekin. “Kontsumitzailea konektatuta dago dispositibo ugarien bitartez. Omnikanalitatea da etorkizuna, denda fisikoa baztertu gabe baina eraldaketa digitalera egokituta. Digitalizaziora egokituko diren negozio-eredu berriak, gure kaleak baztertu gabe”.

Eszenario horretan, sailburuak gogora ekarri du hurbileko saltoki txikiek balio bat ematen dutela, “merkataritza elektroniko soilak lortu ez duen balio bat. Erosten duten pertsonek kalera irten eta dendetan sozializatu, esperientzia berriak bizi nahi izaten dutelako. Erosketa-ohitura berriak, adimen artifiziala edo Big Data aliatuak izan daitezke, merkataritzak bere hurbiltasun-ahalmenari, tratu pertsonalizatuari gehitu ahal izango dizkionak, esperientzia berezi bat eskainiz”.

“Sailetik argi dugu tokiko merkataritzak bere nortasuna eta berezitasuna mantendu behar dituela; ez dago fatalismorako lekurik, batez ere eszenario honetan, non gure hirietako erdiguneak erakargarritasun-polo bat izaten ari diren berriro, beste eredu batzuen aurrean”.

Horregatik, amaitu du esanez, “foro hauekin lortu nahi duguna sentsibilizatzea da eta gure laguntzekin berrikuntza teknologikoa demokratizatzea, merkataritza tradizionalaren ezinbesteko digitalizazioa ahalbidetzeko. Izan ere, dualizazio-prozesu bat bizitzen ari da, eta horrek eraginda, ekintzailetza eta lehiakortasuna sustatzeko politika instituzionalak bi tresna estrategiko bilakatu dira, sektorea irmotu eta modernizatzeko, kontuan izanik gainera giltzarria direla gure hiri-eredu berrian herritarrentzako zerbitzua, bizi-kalitatea eta kohesio soziala bermatzeko”.