Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programa (Vitoria-Gasteizko Udala 2019)

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Vitoria-Gasteizko udalak (leiho berri batean irekitzen da) Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programa (2019) argitaratu du. Programa hau dator partaidetza-prozesu baten ondorioz; Haurtzaro eta Senitarte zerbitzuak gidatu eta sutatzen du eta pilotajea eta ebaluazioa  Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez egiten da.

 

Zer da gurasoen aurkako indarkeria?

Programaren definizioa: Gurasoen aurkako indarkeriaren kasuan, seme edo alabak nahita eta ezagueraz jarduten du indarkeria psikologiko, ekonomiko eta/edo fisikoaren bidez, gurasoei mina, egitea eta/edo sufrimendua eragiteko asmoz.

 

Aitzindaria den garaiz hartzeko programaren prebentzio eta errehabilitazioa

Programa zuzenduta dago seme alabak dituzten familiei. Famili horietan gurasoek seme alaben indarkeria jasaten dute, izan ere guraso horiek babesgabetasun arin edo neurrizko egoeran daude seme alaben jokaera kontrolatzeko gaitasunik ez dutenean.

Helburua familiaren osotasunari eustea da,  haurrenagandik bereizteko  arriskua desagertu egiten da eta  aldi berean, familia trebatzen eta/edo osatzen da adingabeen premiei behar bezala erantzuteko.

Programa esku-hartzen ildo bitan oinarritzen da: alde batetik, iraunez gero, haurren edo nerabeen babesgabetasun handiagoa eragingo luketen arrisku-faktoreak desagerrarazi nahi dira, eta aldi berean, errehabilitazio programak dira, familia nukleoa adingabeak zaintzeko testuinguru egoki gisa berrezartzen eta populazio horien babesgabetasun-egoeraren ondorioak gainditzen saiatzen direnak.

Azken finean, Vitoria-Gasteizko udalaren Haurtzaro eta Senitarte zerbitzuak proposatzen du familiak laguntzea haien arteko erlazioak hobetzeko eta gatazka berbideratzeko.

Ekimen hau aitzindaria da eta bere diseinuan, berariaz uztartzen ditu ezaguera zientifikoa (adibidez, StepUp -Building Respectful Family Relationship  deritzon programaren arlo batzuk),  kontrastatutako ebidentzia eta udal profesionalen esperientzia; gurasoek seme alabengandik jasaten dituzten indarkeri -psikoemozional jokabideak murrizteko.

Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programa (2019) hiru taldeetara dago bideratuta:

  • Nerabeak:  etxe portaera-arazoak murriztu edo desagerraraztea, gurasoen aukako etorkizuneko indarkeria fisikoa edo indarkeria psikoemozional larria prebenitzeko eta nerabeei eguneroko egoerei era moldagarriagoan aurre egitea ahalbideratuko dioten trebetasun eta baliabide psikologikoak ematea..
  • Gurasoak: seme-alaba nerabeekiko  autoritatea berrezartzen lagunduko dieten trebetasunak  eskuratzea eta seme alabek agertutako jokabide agresiboen maneiu moldagarri bat 
  • Familia: harreman positiboak sustatzea eta errespetuan eta afektuan oinarrituta egongo den familia-kohesio handiago ekarriko duen familia-giro bat sortu.

Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku-hartzeko programa  izaera psikoedukatibo batekin planteatzen da, orientazio kognitibo-konduktual bidez lantzen da taldean eta familian;  seme alabek gurasoen auka lantzen dituzten indarkeri jokabideak murriztera bideratuta dago. Garapena talde lanean esku hartzen da,  hiru talde mota abian jarriz: nerabeak, gurasoak eta familiak.

Argibide gehiago nahi izanez gero, kontsulta ezazu, Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku-hartzeko programa (2019) (leiho berri batean irekitzen da) eta Vitoria-Gasteizko udaleko web orrian gai honi buruz aurkituko duzun informazioa (leiho berri batean irekitzen da).