Green Spain-eko ordezkariak Euskadiren koordinaziopean batu dira

2FA0F648-3402-4DCD-A1A2-BD2BF837FDDD.jpeg

2019.eko uztailak 22

Euskadi, aurten, Espainia Berdea-Green Spainen koordinazioaren buru da; hura, gainera, Galiziak, Asturiasek eta Kantabriak eratzen dute

30 urte betetzen dituen “Espainia Berdea” turismo-marka eratzen duten autonomia-erkidegoak Bilbon batu dira, gaur goizean.

Topaketan, honako hauek izan dira: Sonia Pérez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordea, Eva Bartolomé Kantabriako Turismoko zuzendari nagusia, Carmén Pita Galiziako Sustapeneko zuzendari nagusia, Isabel Ardura Asturiasko Turismoaren Kudeaketako eta Kalitateko ordezkaria, Ángela Castaño Turespañako Marketineko zuzendariordea eta Jose Antonio Rodríguez RENFEko ordezkaria.

 

2019ko Espainia Berdea

Euskadi buru da “Espainia Berdea” markan, 2019an, Asturiasen eskutik lekukoa hartu ondoren.Aurrekontuetako kontu eta izapideez gainera, bileran “Art, Design & Fashion-Green Spain” produktu berriaren garapena ere aztertu da; horrek lurralde bakoitzeko jasangarritasunaren eta tokiko produktuaren balioa nabarmenduko du. World Travel Market-en aurkeztuko da; izan ere, nazioarteko azokek “Green Spain” markaren babesa izango dute, lurraldeak batera sustatzeko. 

Era berean, Green Spain-eko ordezkarien hurrengo topaketa aztertu eta prestatu da; hark Kantabriaz bestaldeko trena izango du esparru gisa.

Sailburuak honako hau gogorarazi du: “merkatu turistikoa merkatu globala da eta, bertan, España marka finkatuta dago eta munduan aintzatetsita dago.Hori dela eta, gure artean elkarlanean jardun behar dugu, Green Spainen bidez eta beste ekimen batzuen bidez, merkatu global horretara indartsuago jo eta gehiago ikus gaitzatzen lortzeko, lurralde bakoitzaren berezitasuna galdu gabe”.

 

Hori dela eta, ekintzak 4 erkidegoak batzen dituzten baliabideetan zentratzen dira, eta intereserako lotura izan daitezke bisitatzen gaituztenentzat, esaterako: Done Jakue Bidea; Jauregiak eta Bodegak; leku paregabeak eta gastronomia.