Gobernuak urtero aintzatespena egingo die Euskadiko Administrazio Orokorrean erretiroa hartzen duten langile guztiei (Gobernu Bilera 2019-10-29)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 29

  • Mota horretako lehen aitorpena 2020ko urtarrilerako programatuta dago
  • Eusko Jaurlaritzaren iritziz, aintzatespen-mota horrek administrazio publikoaren funtzionamendua hobetzea dakar

Gobernu Kontseiluak urtero erretiroa hartzen duten langile publikoei haien lan-bizitzan betetako eginkizunengatik aintzatespena egiteko ekitaldiak egitea onartu du. Eusko Jaurlaritzaren helburua da omenaldia egitea Euskadiko administrazio orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten pertsonei.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, publikoki bere langileen lana balioesteak beren eguneroko egitekoan eta lanbide-eginkizunean administrazio publikoaren funtzionamendua hobetzen laguntzen du.

2020, LEHEN AINTZATESPENALehen aintzatespena 2020ko urtarrilean egitea aurreikusten da. Ekitaldi horiek urtero antolatuko dira eta, haien bidez, erretiroa hartu dutenei egingo zaie aintzatespena, modalitatea edozein dela ere: boluntarioa, adinagatik edo ezintasunagatik. Gainera, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan eta haren erakunde autonomoetan gutxienez 5 urtez zerbitzuak eman izana, langile funtzionarioaren edo lan-kontratudun langilearen izaeran.
  • Lan-kontratudun langilearen kasuan, zerbitzu aktiboaren, zerbitzu berezien edo behartutako eszedentziaren administrazio-egoeran egotea.

Enplegu publikoaren arloan eskumena duen zuzendaritzak deituko die langile publiko erretiratuei ekitaldira bertaratzeko; nahi duen pertsona oro bertaratu ahalko da.