Gobernuak bi Euskal Etxe berri onartu ditu Argentinan (Gobernu Bilera 2019-10-22)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 22

Gobernu Kontseiluak onartu du gaurko bileran bi Euskal Etxe berri aitortzea; biak Argentinan.

Zehazki, Neuquéngoko "Asociación Civil Baskos de la Confluencia" (Neuquén probintzia) eta Roldaneko "Centro Vasco Euskel Biotza" (Santa Fe probintzia) aintzatesten dira.

Argentina da euskal emigrazio gehien jaso duen herrialdea, eta, ondorioz, euskal etxe gehien dituena. Bi talde berri hauekin, 87 euskal etxe izango dira Argentinan lurralde osotik sakabanatuak.

Zentro berriak Euskal Etxeen Erregistroan izena emanda egongo dira, eta helburu hauek izango dituzte, besteak beste: euskara sustatzea eta praktikatzea; Euskal Herriko ohiturak eta tradizioak mantentzea; eta euskal etxeen nazioarteko sare ofizialean aktiboki parte hartzea.