Gobernuak 1.026 plaza deitu ditu Euskadiko administrazio orokorrerako enplegu publikoaren eskaintza batean (Gobernu Bilera 2019-10-29)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 29

  • 1989tik egin duen deialdi handiena da; orduan, azken aldiz, Eusko Jaurlaritzak 1.000 plaza baino gehiagoko oposizioak deitu zituen Euskadiko administrazio orokorrean
  • Aurrerantzean, Eusko Jaurlaritza Lakuan ordezkaritza duten sindikatuekin datorren urteko lan-eskaintza publikoa negoziatzen hasiko da; hartan, gutxienez, 500 plaza izango dira
  • Azterketak IVAPekin koordinazioan egingo dira, eta datorren urtean hasiko dira 

Josu Erkoreka Gobernantza eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio aurten, 2019an, lan-eskaintza publikoa deituko dela Euskadiko administrazio orokorrean, 1.026 plazakoa. LEPak txanda bikoitza izango du, barne-sustapenekoa eta sustapen askekoa. Euskadiko administrazio orokorreko lanbide-kidego ugari hartuko ditu:

  • A taldea - A1 azpitaldea:
    • Osasun Publikoaren teknikarien kidegoa: 52 plaza
    • Epidemiologiako teknikarien kidegoa: 20 plaza
    • Informazio Sistemen teknikarien kidegoa: 35 plaza
    • Albaitaritzako teknikarien kidegoa: 20 plaza
    • Laborategiko teknikarien kidegoa: 10 plaza
    • Arkitektura aukerako teknikarien kidegoa: 33 plaza
    • Medikuntza aukerako teknikarien kidegoa: 50 plaza
    • Zuzenbide aukerako teknikarien kidegoa: 206 plaza
  • A taldea - A2 azpitaldea:
    • Administrazio Kudeaketako kidegoa: 70 plaza.
  • C taldea - C1 azpitaldea:
    • Administrazioko kidegoa: 130 plaza.
  • C taldea - C2 azpitaldea:
    • Laguntzaileen kidegoa: 350 plaza.
  • E taldea:
    • Mendekoen kidegoa: 50 plaza.

Hautaketa-proba guztiak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (IVAP) elkarlanean deitu eta diseinatuko dira. 

2020KO AZTERKETAK

Euskadiko administrazio orokorreko 1.026 plaza horiez gainera, 2018an 337 onetsi ziren eta, 2017an, 150. Gainera, Eusko Jaurlaritza, aurrerantzean, lan-eskaintza publikoaren negoziazioarekin hasiko da (Lakuan ordezkaritza duten zentral sindikalekin: ELA, LAB, CC.OO eta UGT), datorren urterako karguarekin; 2020an Euskadiko administrazio orokorrean gutxienez beste 500 plaza gehiago onestea aurreikusten du.

Euskadiko administrazio orokorreko oposizioen lau deialdietako azterketak (2.000 plaza baino gehiago 2017., 2018., 2019. eta 2020. urteen kargura) datorren urtetik aurrera egingo dira, eta 2021ean eta 2022an luzatuko dira. 

30 URTE

Gaur aurkeztu den lan-eskaintza publikoa 1989tik egin den deialdi handiena da; orduan, azken aldiz, Eusko Jaurlaritzak 1.000 plaza baino gehiagoko oposizioak deitu zituen Euskadiko administrazio orokorrean. 

ENPLEGU PUBLIKOA FINKATZEA

Aurkeztutako deialdia “2020ko Enplegu Plan Estrategikoa”n sartzen da; plan horren arabera, 13.500 dira Eusko Jaurlaritzak IX. legegintzaldian lan-eskaintza publikoen bidez deituko duen enplegu publikoaren gutxieneko plaza-kopurua.

Euskadiko administrazio orokorreko enplegu publikoaren eskaintzaren bidez, Gobernuak enplegu publikoa finkatzeko eta egonkortzeko konpromisoan aurrera jarraitzen du. Helburu nagusia da lan-sektore indartsua, sendoa eta kalitateko enpleguduna lortzea, herritarrei ematen dien zerbitzu publikoa ahalik eta onena izan dadin.