Gobernua euskal ganberako bost legebiltzar-taldeek ehizari buruzko Legea aldatzeko batera aurkeztutako proposamenaren alde dago (Gobernu Bilera 2019-12-10)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 10

  • Eusko Jaurlaritzaren iritziz, testuak erabat errespetatzen ditu berezko araudi-esparrua, foru-aldundien eskumenak eta Euskadiren ezaugarri fisikoak
  • Ehiza eta herritarren segurtasuna, espazioen erabilera publikoa eta naturaren kontserbazioa uztartzeko beharrezko euskarria izango da 

Gobernu Kontseiluak, gaur, martxoaren 17ko Ehizari buruzko 2/2011 Legea Aldatzeko Lege Proposamena aintzat hartzearen aldeko irizpena eman du. Euskal Ganberako bost legebiltzar-taldeek batera aurkeztutako ekimena da, eta haren helburua da praktikan legearen helburuen eta egungo idazketaren ondorio praktikoen artean dauden konfrontazioak zuzentzea.

Gobernuaren iritziz, Legebiltzarraren ekimen bateratuak erabat errespetatzen ditu ehiza-arloko berezko araudi-esparrua, foru-aldundien eskumenak eta Euskadiren ezaugarri fisikoak: populazio-dentsitate handiko lurraldea da, eta landa-guneak oso humanizatuta daude; beraz, ehizaren kudeaketa egokia ezinbestekoa da.

Gainera, foru-erakundeen irizpidearen bidez egiaztatutako eta oinarritutako lege-proposamena da, haiek ezagutzen baitute Euskadin ehizak bizi duen egunerokotasunaren errealitatea. Beraz, beharrezko euskarria izango da ehizaren jarduera herritarren segurtasunarekin, espazioen erabilera publikoarekin eta naturaren kontserbazioarekin uztartu daitekeela bermatzeko.