Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko gizarte-larrialdietako laguntzetara (GLL) 23 milioi euro bideratzeari (Gobernu Bilera 2019-12-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 17

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko gizarte-larrialdietako laguntzetara (GLL) 23 milioi euro bideratzeko aginduari. Honela banatuko da kopuru hori, lurraldeen arabera: Araba 3.625.440; Gipuzkoa 5.855.648 eta Bizkaia 13.518.912

Aginduaren helburuak dira, 2020ko ekitaldirako, gizarte-larrialdietako laguntzetan (GLL) aurreikusten den gastu zehatz bakoitzerako gehieneko zenbatekoak ezartzea, horiek ordaintzeko esleitutako kredituak banatzeko irizpideak zehaztea eta lurralde historiko bakoitzari eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokien aurrekontu-muga ezartzea. 

Bertan, funtsean laguntza horien kudeaketarekin zerikusia duten hiru kontu ezartzen dira: dekretu arautzailean aurreikusten den gastu-mota bakoitzerako eman daitekeen gehieneko zenbatekoa: alokairua, hipotekak, energia eta abar. Erakunde kudeatzaile guztien artean aurrekontua banatzeko baliatzen diren banaketa-irizpideak: udalak edo udalerriaz gaindiko eremuko erakundeak (Arabako mankomunitateak eta aldundia). Eta erakunde bakoitzari, irizpide horiek aplikatu ondoren, egokituko zaion esleipena.