Gobernu Kontseiluak gizarte-interesekotzat jo du lan elkartuko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Kop Elkartea (Gobernu Bilera 2019-12-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 17

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak gizarte-interesekotzat jo du lan elkartuko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Kop Elkartea; izan ere, gizarte-ekintzaren arloko jarduketen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuen garapenean laguntzen duela aitortu dute.   Era berean, gobernuak Zabaltzen-Sartu Koop Elk erakundeari Gizarte Zerbitzuen Legean aurreikusitako eta adierazpen horri atxikitako eskubideak aitortzen dizkio.

Lan elkartuko eta gizarte-ekimeneko Zabaltzen-Sartu Kop Elkartearen helburua da mendekotasun, babesgabetasun, desgaitasun, pobrezia eta gizarte-bazterketako egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen eta taldeen erabateko gizarte-inklusioa lortzeko jarduera eta zerbitzuak sustatu eta garatzea. Lehentasunez ematen die arreta zenbait kolektibori, besteak beste: genero-indarkeriaren biktimak, haurrak eta gazteak, ahultasun-egoeran dauden adingabeak, bidaiderik gabeko adingabeak, emakumeak, administrazio-egoera erregularreko eta irregularreko etorkinak edo adineko gaituak eta ez-gaituak.

Xede horiek lortzeko, zenbait jarduera garatzen ditu, besteak betse: pertsona eta talde horien harrerarako, informaziorako, orientaziorako, laguntza eta gaikuntza pertsonalerako eta teknikorako zerbitzu eta ekintzak, gizarte-inklusioko jarduera, zerbitzu eta ekintza bereziak eta langileentzako prestakuntza eta informazioa, bereziki bazterketa-arriskuan daudenentzat, bazterketa handiko gizarte-inklusioko gizarte- eta hezkuntza-jarduerak eta -zerbitzuak (haurrak eta gazteak, etxerik gabeko pertsonak) edo gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko jarduerak.  Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak emateko ibilbide historikoa du; ibilbide egiaztatua, 2008tik 2018ra arte, elkarte gisa.