GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: emakume gazteen aurkako indarkeriak; elikadura-nahasmenduak prebenitzea; gazteen eta pantailen arteko harremana

Revista de estudios de juventudRUBIO GIL, Ángeles eta SANZ-DÍEZ DE ULZURRUN LLUCH, Marina Carlota. Violencia sexual contra las mujeres jóvenes: construcción social y autoprotección (leiho berri batean irekitzen da). Revista de estudios de juventud, 120, 47-66. Juventud y violencia. Instituto de la Juventud, 2018ko ekaina. ISSN 0211-4364

Emakumeen aurkako indarkeriak gero eta heriotza-tasa handiagoak ditu (minbizi ginekologikoak baino handiagoak), bai Espainian, bai mendebaldeko beste herrialde batzuetan. Ez da, baina, osasun publikoko arazo bat soilik; pertsonen arteko gainerako indarkeria moldeen aldean, ezaugarri jakineko indarkeria da emakumeena aurkakoa. Sexu-indarkeriak, zehazki, ekintza eta modalitate asko ditu, hala nola bortxa, gizarte-presioa eta larderia, eta indar fisikoaren bidez baliatzen dira horiek guztiak. Azterlan gehienetan adierazten denez, erasotzailea pertsona ezaguna izan ohi da emakumearentzat (Ameriketako Estatu Batuetan, adibidez, 10 kasutatik 8tan izaten da, Munduko Osasun Erakundearen datuen arabera), eta gazteek dute, hainbat arrazoiren ondorioz, indarkeria hori jasateko arrisku handiena. Hori horrela, ikerketa-teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiltzen dira egoera horiek aztertzeko, eta jakiteko emakumeen aurkako sexu-indarkeria nola eraikitzen den, zer jatorri duen, zer arrisku-faktore dauden eta emakumeek zer eskubide dituzten. Amaitzeko, autobabeserako gomendio batzuk ematen dira bortxaketak noiz, zergatik eta zer patroirekin gertatzen diren adierazten duen informazioa aintzat hartuta; izan ere, hori da gazteen osasun fisikoaren eta psikologikoaren aurkako eraso mota larri eta kaltegarriena.

Cuadernos de pedagogía

MORENO LÓPEZ, Mercedes. Los docentes como agentes de prevención y detección de los Trastornos de la Conducta Alimentaria (TCA). Cuadernos de pedagogía, 497, 84-91. Wolters Kluwer, 2019ko martxoa-apirila. ISSN 02100-0630

Elikadura-nahasmenduak nerabezaroko hirugarren gaixotasuntzat jotzen dira. Horregatik, eta izan ditzaketen ondorio larriengatik, lan honetan zenbait gako emango ditut, gaixotasun hori eskola-testuinguruan prebenitzeko eta sortzen den unean detektatzeko; izan ere, eskolak eragin garrantzitsua izan dezake etorkizuneko nerabeen jarrerak eta baliabideak eratzeko garaian.

Historia y comunicación social

SOBRINO, M.Á.O., LAZO, C.M. eta BARROSO, J.A.G. Los niños y adolescentes ante las pantallas: el cambio de paradigma en el modelo de relaciones y mediación (leiho berri batean irekitzen da). Historia y comunicación social, 24. lib., 1. zk., 353-365. ISSN 1137-0734

Artikulu honek gazteen eta pantailen arteko harremana aztertzen duten teoria eta ikerketa nagusiak ditu aztergai. Horrez gain, aintzat hartzen ditu bitartekari gisa aritzen diren eragileak, haurrei mezuak interpretatzen laguntzen dietenak. Ondorio gisa, ikusi da adingabe eta nerabeek erabiltzen dituzten pantaila anitzeko sarbide berriek bide eman dietela kontsumo-estilo berriei, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) pertsonen arteko eta taldeko harreman-estilo berriak sorrarazi dituztela. Pantailen gizarteak izango duen eragina aztertzeko, kontuan hartu behar da bitartekari guztiek eta hezkuntzak betetzen duten rola.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa