GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: nerabezaroko sexu-indarkeria; gazteen indarkeria eta delinkuentzia prebenitzeko gomendioak; jokabide suizidak gazteen artean
RUIZ REPULLO, Carmen. Qué se esconde tras la violencia sexual en la adolescencia . Dosier Graó, 2019ko urtarrila, 25-28. Graó, 2019ko urtarrila. ISSN 2462-5930
Nerabezaroko sexu-indarkeria aztertzen du artikuluak. Lehenik eta behin, labur aztertzen ditu, kontzeptuen ikuspegitik, indarkeria horren esparruak eta modalitateak. Ondoren, egoera horren hainbat datu ematen dira, eta, azkenik, nabarmentzen du jasotako hezkuntza afektibo eta sexual desberdinak eta maskulinitate hegemonikoaren eraikuntza direla indarkeria matxista sortu eta iraunarazteko arrazoi nagusiak.
PAZ GIL, Iria eta ANDREU PÉREZ, Ana Rocío. Violencia y delincuencia juvenil: Algunas recomendaciones para su prevención . Revista de estudios de juventud, 120, 161-176. Juventud y violencia. Instituto de la Juventud, 2018ko ekaina. ISSN 0211-4364
Delituek eta indarkeriak kezka handia eragiten diote gizarteari. Kaltegarri dira horiek darabiltzaten pertsonentzat, haien biktimentzat, familientzat, komunitatearentzat eta, oro har, gizarte guztiarentzat. Sare sozial birtualak erabiliz gero, ez da biktimarekin zuzenean egon beharrik indarkeria erabiltzeko, eraso diferituak egin baitaitezke Internet bidez. Indarkeriari eta delituei buruzko lan teoriko ugari egin dira, eta horietako gehienek adostu dute mutilaren edo neskaren pertenentzia- eta erreferentzia-taldeetan ikasi ohi diren jokabideak direla eta onuraren bat dakarkietela horien egileei. Premisa horiek kontuan hartuta, gazteek eragindako indarkeria eta delinkuentzia prebenitzeko gomendio batzuk ondorioztatzen dira.
FONSECA-PERERO, Eduardo eta DÍEZ GÓMEZ DEL CASAL, Adriana. Conducta suicida y juventud: pautas de prevención para familias y centros educativos . Revista de estudios de juventud, 120, 35-46. Juventud y violencia. Instituto de la Juventud, 2018ko ekaina. ISSN 0211-4364
Jokabide suizidak arazo sozial eta sanitarioak dira gazteen artean. Lan honen helburua da sarrera labur bat egitea jokabide suiziden gaiari, eta familiek eta ikastetxeek balia ditzaketen prebentzio-neurrietan fokuratzea diskurtsoa. Lehenik eta behin, jokabide suizidaren kontzeptua mugatzen da, suizidioen gaineko mito nagusien berri ematen da, prebalentzia-tasak adierazten dira eta jokabide horien hainbat ondorio azaltzen dira. Horren ondoren, gazteen jokabide suiziden prebentzioa lantzen da. Zehazki, arrisku- eta babes-faktore nagusiak identifikatzen dira, bahetze-tekniken bidez goiz identifikatzearen eta detektatzearen garrantzia nabarmentzen da, eta familian eta eskolan izan daitezkeen arrisku-egoeretan esku hartzeko jarraibide espezifikoak ematen dira. Eta, era berean, prebentziotik harago, gazteen osasun mentala sustatzeko ereduen alde egin behar dela aldarrikatzen da.
- Beste laburpen batzuk irakurri nahi badituzu klikatu artikulu nabarmen atalean
- Dokumentazio Zentroko webgunera esteka
- Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarea (EIPSren) liburutegien katalogoaren esteka
- Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondoko helbide elektronikora: geb-liburutegia@euskadi.eus
OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

