Gaztemundu 2019 Programak, bat egin du Bilbon Kanpoan den Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrarekin

Irudian Gaztemundu 2019ko neska-mutilak Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Kanpo Harremanetako harduradunekin Mundu Batzarreko amaiera emateko ekitaldiaren "photo call"ean.

2019.eko urriak 15

2019ko urrian, aldi berean, bi ekitaldi garrantzitsu izan ditugu: Bilbon egin den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra eta Gaztemundu Programa. Azken horrek bat egin du Batzarrarekin. Hortaz, Gaztemundu Programan parte hartu duten Diasporako hamabost gazte ere, berton, VII. Mundu Batzarrean, izan dira. Programa hori irailaren 22tik urriaren 5era egin da eta Mundu Batzarra egiten den urte guztietan bezala kultur erakundeen kudeaketaren gaia landu da ikastaroan, izan ere horrelako erakundeak dira euskal etxeak.