Oraindik parte har dezakezu Gasteizko udal antzokien sareak antolatzen duen Antzerkiaren Nazioarteko Jaialdirako sarreren zozketan.

Parte hartu zozketan eta nahi duzunarekin gozatzeko aukera izango duzu!

Informazio gehiago nahi baduzu, Gasteizko udal antzokien sareak antolatzen duen Antzerkiaren Nazioarteko Jaialdiaren programazioa kontsulta dezakezu.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Otsoa (Proyecto Larrua) – 17/10/19 – Printzipal Antzokia – Dantza ikuskizuna
  • Kourtney Kardashian (Sleepwalk Collective) – 18/10/19 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia– Antzerki musikala
  • Utzi mezua seinalearen ondoren (Tanttaka) – 22/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Deje su mensaje después de la señal (Tanttaka) – 23/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Lehman Trilogy (Stefano Massini) – 24/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • ¿Hay alguien ahí? (Legaleon – T Kolectivo Monstrenko) – 25/10/19 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Electra (Companhia do Chapitô) – 30/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Jauría (El Pavón – Teatro Kamikaze) – 31/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Ballet Jazz Montreal (BJM – Les Ballets Jazz de Montréal) – 02/11/19 – Printzipal Antzokia – Dantza ikuskizuna
  • Why (Théâtre des Bouffes du Nord) – 07/11/19 y 08/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia Ingelesez, gaztelaniazko goi-tituluez lagunduta
  • Próximo (Claudio Tolcachir) – 11/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Best of Be Festival – 12/11/19 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia– Performance-a
  • Isabella’s Room (Jan Lauwers NeedCompany) – 13/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia Ingelesez, gaztelaniazko goi-tituluez lagunduta
  • La nieta del Sr. Linh (Lluis Omar)– 14/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Carmen – Shakespeare – 16/11/19 – Felix Petite Antzokia – InstalazioaZaldi Urdina (Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia & Axut) – 20/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Los Mariachis (La abducción – Teatros del Canal) – 21/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Viejo amigo Cicerón (Josep María Pou) – 22/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz

Aurreko ikuskizunen sarreren irabazleak:

  • Maitane Mendieta Apellaniz: Quitamiedos (Kulunka Teatro) – 03/10/19 
  • Idoia Ruiz Moraza: El Jardín de las delicias (Compañía Marie Chouinard) – 05/10/19 
  • Laura Vela Plo: Granma – Trombones de La Habana (Rimini Protokoll) – 09/10/19 
  • Samuel Sadaba Fernandez: El mago (Juan Mayorga) – 10/10/19 
  • Irati Briñas Gaston: Measure for measure (Royal Shakespeare Company) – 15/10/19 

Parte hartzeko modua:

Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: azaroaren 17a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?  

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 19:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago