Banatu genituen Gasteizko Udal Antzoki Sarearen Gabonetako ikuskizunetarako sarrerak.

Hauentzat izan ziren: 

Roman eta Julieta: Jokin Garmendia Agirre
Katmandu: Zuriñe-Iztartu Goicoechea Urrutia
Eguberrietako kontzertua: Eider Garcia de Vicuña Axpe
El Ballet de los Cuentos de Hadas: Paula Sofía Maroto Herrera
Benditas, todo viene del cielo: Gaixotasuna dela eta bertan behera geratu zen
La llamada: Maialen Cano Neira
Martin Zalakain: Irati Camon Del Pozo
 

Parte hartu zozketan eta 2019ko Eguberrietako Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu, nahi duzunarekin gozatzeko! 

Zer zozkatuko dugu?

Sarrera bikoitza ikuskizun hauetarako: 

  • Román eta Julieta (Borobil Teatroa) – 19/12/04 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Katmandu (Porpol Teatro) – 19/12/12 –Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Eguberrietako kontzertua (Gasteizko Ganbara Orkestra) – 19/12/19 – Printzipal Antzokia – Musika
  • El Ballet de los Cuentos de Hadas (San Petersburgoko ballet klasikoa) – 19/12/20 – Teatro Principal – Dantza
  • Benditas, todo viene del cielo (El mono habitado) – 19/12/20 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • La llamada (Javier Ambrossi / Javier Calvo) – 19/12/28 – Printzipal Antzokia – Antzerki musikala
  • Martin Zalakain (Argia) – 20/01/04 – Printzipal Antzokia – Musika eta dantza ikuskizuna

Nola parte hartu? 

Bete formularioa zure datuekin, eta adierazi zein ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: abenduaren 29a) 
Zozketan zorterik ez baduzu, gogoratu Gasteizko udal antzoki sareak antolatutako ikuskizunetarako sarrera erostean % 50eko deskontua izango duzula zure Gazte-txartelarekin

Irabazleei nola abisatu:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik hurrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

  • Printzipal antzokiko leihatilan, bezperako 19:00ak baino lehen (sarrerak jaso ezean, salmentan jarriko dira). 
  • Egun berean funtzio bat baino gehiago izanez gero, sarrerek lehenengo funtziorako besterik ez dute balio izango.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Kontsultatu egitarau guztia   .

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago