Hauexek izan ziren: Elena Amaro Jabalera, Sendoa Gonzalez Gutierrez, Yaiza Perez Garcia, Begoña Garcia Goiricelaia, Iñigo Larrañaga Zaballa.
Parte hartu gure zozketan. BECen abenduaren 18tik urtarrilaren 5era izango da Gabonetako Umeen Parkea . 
Eta gogora ezazu zorterik ez baduzu, zure Gazte-txartelarekin ohiko tarifaren gaineko 1€-ko deskontua izango duzula sarrerak erostean.
Zer zozkatuko dugu?
5 sarrera bikoitz, 2019-20ko Gabonetako Umeen Parkerako.
Nola parte hartu?
Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zer ikuskizun ikusi nahi duzun (azken eguna: abenduaren 15a).
Irabazleei nola abisatu:
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
Abonamenduak non eta noiz jaso behar dira?
BEC erakustazokaren atarian (1. pabiloia) dagoen informaziogunean, azokara joateko egunean bertan, eta azoka egingo den ordutegian, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla.

