EUSKOTRENek Donostiako Aste Nagusian berriro ere 250.000 pertsonen muga gainditu du

euskotren_amara.jpg

2019.eko abuztuak 19

Amarako geltokiak bederatzi jai egunetan zehar guztira 253.235 bidaiari hartu ditu.

Balantze orokorra oso ona da, nahiz eta lehen asteburuan baldintza meteorologiko txarrak izan eta G7 goi-bileragatik Hendaiako geltokia itxi izan beharra egon.

 

Bigarren urte jarraian, Euskotrenek 250.000 bidaiari gaindituko ditu eta iazko errekor historikoa gainditzeko ia mila pertsonetara geratu da. Lehen asteburuko euriak eta azken gautik aurrera Hendaiako geltokia itxi behar izateak, errekor berri bat lortzea ekidin dute. 

Halere, Donostiako Aste Nagusian zehar eskainitako zerbitzuaren balantzea oso ona izan da, aipatu beharreko gertaerarik gabe, honenbestez, enpresak helburu hori eskaintzeko egiten duen esfortzuak bere saria izan du.

Lehen asteburuko bidaiarien jaitsieraren ondoren, zenbakiak berreskuratzen joan dira asteazkenean, abuztuaren 14an, ia 40.000 lortu arte (hain zuzen ere, 39.855). Azken zenbaki hori egun bakarrari dagokion errekorra izan da. Ostiralean, abuztuaren 16an, eta larunbatean, abuztuaren 17an, jende gehien ibili diren egunak izan dira. Azken egunak, Hendaiako geltokiaren ixteak eraginda, erabiltzaileen jaitsiera erregistratu du.

Geltokiei dagokionean, Amara, logikoki, gehien erabili dena izan da, izan ere jaietan zehar trena erabili duten pertsonen gehiengoaren helmuga izan da. Baliogabetze kopuru handiena izan duten jatorriko geltokiak honako hauek izan dira Hendaia (25.413 erabiltzaile – guztiaren %20,2a), Lasarte-Oria (14.295 - %11,4), Irun (11.760 - %9,4), Galtzaraborda (5.415 – %4,3) eta Zarautz (5.368 - %4,3).

Euskotrenek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei, zerbitzuen erabileran izan duten jokabide eredugarriagatik: bai langileekiko, bai tren eta higigarriekiko, eta baita gainerako bidaiariekiko ere.