Eusko Jaurlaritzak uko egin dio EH-BILDU taldeak eginiko "EnpleguPpublikoa Egonkortzeko Lege-Proposamena"ren tramitazioari (Gobernu Bilera 2109-11-05)

fotoconsejo.jpg

2019.eko azaroak 05

  • Haren helburuak Eusko Jaurlaritzaren Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektuan aurreikusitakoen erreplika bat dira eta, beraz, proposamena egin duen taldeari gomendatu dio zuzendu dezan, legegintza-ekimen berria aurkeztu beharrean
  • Gainera, Gobernuak gogorarazi du ekimen horrek eragin negatiboa izan dezakeela zentral sindikalekin hurrengo lan-eskaintza publikoen inguruan egiten ari den negoziazioan; izan ere, haien bidez, lehen aldiz gauzatu nahi dira enplegua finkatzeko prozesu bereziak

Gobernu Kontseiluak, gaur, EH-BILDU Legebiltzarreko taldeak erregistratu duenEnplegu Publikoa Egonkortzeko Lege Proposamena”ren tramitazioaren aurkako irizpena eman du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du urtarrilean onetsi zuela eta bidali ziola Ganberari Euskal Enplegu Publikoaren Lege Proiektua, eta, bertan, orain bigarren legegintza-ekimen horren bidez proposatzen diren enplegua egonkortzeko proposamenak jaso direla. Logikoena da proposamena egiten duen taldeak, legegintza-ekimen berria aurkeztu beharrean, duela hilabete batzuk Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen eta izapidetzeko fasean bete-betean dagoen lege-proiektuari zuzenketak prestatzea.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren legegintza-ekimeneko xedapenetan jasotako enplegu publikoak egonkortzeko prozesuek berme juridiko sendoak dituzte; izan ere, dagoeneko, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren abala dute.

Era berean, EH-BILDUk nahi du Eusko Jaurlaritzak plan estrategiko berri bat egitea, enplegu publikoa finkatzeko prozesuak garatzeko metodologia-artikulazio egokiena duten bi plan indarrean daudenean: Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa eta 2020 Enplegu Plan Estrategikoa.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, EH-BILDUren ekimenak eragin larriak izan ditzake zentral sindikalekin hurrengo lan-eskaintza publikoak lantzeko negoziazio kolektiboko mahaietan egiten ari diren negoziazioetan; izan ere, haien bidez, lehen aldiz gauzatu nahi dira enplegua finkatzeko prozesu bereziak.