Eusko Jaurlaritzak prestakuntza-jardunaldia egin du Euskadiko fundazioentzat

Argitalpen-data: 

Jardunaldia Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak, Elixabete Etxanobek, antolatuta gaur egin da Lakuako “Euskaldun Berria” aretoan. Helburua Euskadiko Fundazioen arloko araudi berriaren ingurukoak hedatzea izan da euskal fundazioen sektoreari bere prozedurak eguneratzen eta sektorearen legegintza-antolamendutik eratorritako eskakizun berriekin bat etorriz jarduten laguntzeko.