Eusko Jaurlaritzak Kolonbiako Egiaren Batzordearekin elkarlanean dihardu erbestean dauden biktima kolonbiarren testigantzak biltzeko (Gobernu Bilera 2019-10-15)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 15

  • Elkarlana HEGOA institutuaren bitartez egingo da, eta Kolonbian Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordeari, honek gatazkaren ondorioz erbesteratu behar izan zuten biktimei agindutakoa betetzeko aukera emango dio

Eusko Jaurlaritzak Kolonbian Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordearekin elkarlanean jardungo du. Elkarlan horri esker, gatazkaren ondorioz erbesteratu behar izan zuten eta Euskadin, Espainiako gainerako lurraldetan eta Europako beste herrialde batzuetan (Frantzia eta Belgika, batez ere) bizi diren biktimei batzorde horrek agindu ziena bete ahal izango da. Elkarlana UPV/EHUko HEGOA – Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuaren bidez gauzatuko da. Horretarako, Gobernu Kontseiluak, gaur, 152.000 euroko laguntza onartu du. Diru hori Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren Idazkaritzak (Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza) kudeatuko du.

Gaur egun HEGOA institutuak Batzorde kolonbiarrarekin elkarlanean dihardu erbesteratutako biktimei arreta ematen. Laguntza horri esker, Kolonbian emandako gatazkaren testuinguruan, indarkeriak, oro har, euren bizitza, segurtasuna edo askatasuna mehatxuan jartzen zituela ikusirik, herrialde horretako mugak gurutzatu zituzten pertsona guztien babesa bermatzen dute. Zehazki, lankidetza honen esparruan burutuko den lanean, pertsona horien erbesteratzea eragin zuten giza eskubideen urraketei eta hauen ondorioei buruzko informazioa biltzen jardungo dute.

Hala, gaur emandako laguntzak balioko du biktimen eta hauei laguntzen eta arreta psikosoziala ematen dihardutenen testigantzak hartzeaz arduratuko diren pertsonentzako prestakuntza-tailerrak abian jartzeko, baita biktima europarren 500 testigantza hartzeko eta sistematizatzeko ere.

Kolonbian Egia Argitzeko, Bizikidetzarako eta Ez Errepikatzeko Batzordea gatazka amaitzeko eta bake egonkorra eta iraunkorra eraikitzeko Azken Akordioaren esparruan sortu zen. Akordio hori Kolonbiako Gobernuak eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek sinatu zuten 2017an.  Aldi baterako eta judizioz kanpoko mekanismo baten moduan eratu zen, gatazka armatuaren esparruan gertatutakoaren egia ezagutzeko, gatazkan zehar egindako bortxaketak eta arau-hausteak argitzen laguntzeko, eta gizarte osoari gatazka horren konplexutasunaren azalpen zabal bat emateko. Lan hori osatzeko ere aipatu behar dira, errefuxiatuta eta/edo erbestean dauden biktimengan gatazkak izan duen eragina, biktima horien eskubideen urraketak, eta pertsonekin batera gatazka armatuak mugak nola gurutzatu zituen.