Eusko Jaurlaritzak igarobide Atlantikoaren ?atzerapen ikaragarria? salatu du, ?afektaturiko lurraldeen garapen sozio-ekonomikoa oztopatzen baitu?

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak zentsuratu egin du abiadura handia Euskadira heltzea jasaten ari den diskriminazioa, eta Euskal Y-aren amaiera exijitu dio Gobernu zentralari. Antonio Aiz Euskadiko Garraio eta Azpiegitura sailburuordeak, Bartzelonan egiten ari den Logistikaren Nazioarteko Aretoan (SIL) eman duen hitzaldian, garraio eta logistika azpiegitura handien alorrean Madrilek aurrera daraman politika salatu du gaur, zehazki trenbide igarobide Atlantikoari dagokiona. Adierazi duenez, azpiegitura horrek “metatutako atzerapen ikaragarria” du, eta horrek “afektaturiko lurralde guztien garapen sozio-ekonomikoa oztopatzen du”.

Aizek gogorarazi duenez, igarobide Atlantikoak nazioarteko tren konexioa eskatzen du, eta 90eko hamarkadatik “lehentasunezko” izaera du Europar Batasunarentzat. Izaera hori, lehentasuna zuten Europa barruko sareen igarobideak ezarri zirenean lortu zuen, baina oraindik errealitate bilakatzetik urrun dago. Horrela, sailburuak zalantzan jarri du abiadura handiari dagokionez Estatuak aurrera daraman politika, eta bere iritziz politika horren balantzea “kezkagarria” da. Espainiako estatua, mundu osoan abiadura handiko sarea gutxien erabiltzen den herrialdea da, nahiz eta kilometro gehien dituen bigarrena sarea den, Txinaren ondoren.

AVE-ak 15 bidaiari baino gutxiago garraiatzen ditu funtzionatzen ari den abiadura handiko sareko kilometro bakoitzeko. Horren aurrean, Frantziak kilometro bakoitzeko 50 bidaiari garraiatzen ditu. Izan ere, TGV-ak AVE-ak baino lau aldiz bidaiari gehiago mugitzen ditu, Espainian baino ia mila kilometro gutxiagoko sarea duen arren. Alemanian, abiadura handiko sareak 84 bidaiari garraiatzen ditu abiadura handiko sareko kilometro bakoitzeko, eta merkantzien trafikoan %25etik gorako kuota du. “Abiadura handiko sarearen erabilerari buruzko datuek erakusten duten bezala, abiadura handiko linea indiskriminatua, orokortua eta justifikatu gabea eraikitzeko politika eraman du aurrera Espainiak. Hori gainditzeko gai izango al da?” galdetu du Aizek.

Datu horietan oinarrituta, sailburuordearen iritziz, garraio azpiegitura planak planifikatzeko eta programatzeko politikak “arazo larria” izan dira. Bere iritziz “ez diete erantzun benetako eta justifikatutako beharrei, ezta Europako igarobideen lehentasunezko izaerari ere”, “epe laburreko ikuspegiei” eta Estatuak alor horretan dituen inbertsioen “interes klientelistei” baizik.

Antonio Aizek, Sustapen ministroak otsailaren 20an egin zituen adierazpen batzuei erreparatu die. Adierazpen horietan, igarobide Atlantikoan “desorekak konpentsatzeari” eta “atzerapenak berreskuratzeari” buruz hitz egin zuen. Horri erantzunez, Sailburuordeak hitzaldien “erretorika” alde batera uzteko eta “Madril-Valladolid-Burgos-Gasteiz trenbide sare Atlantikoaren, Euskal Y-aren eta Frantziarekin ezarri beharreko konexioaren eraikuntzan lan egiteko” eskatu dio, Europar Batasunak eskatzen duen bezala.

Eusko Jaurlaritzak, gai horri buruzko “gogoeta autokritikoa” hauteman du Ministerioan bertan. Hori dela eta, Gobernua eratzeko garai hau, tren sektore indartsuaren, lehiakorraren, modernoaren eta berritzailearen aldeko apustua egiteko baliatzera gonbidatu du, “hauteskunde garaiak” gaindituko dituen eta une honetan egiten ari diren abiadura handiko trenbide planak beteko direla bermatuko duen “Estatu itunaren” bitartez.