Eusko Jaurlaritzak finantzen Euskal Institutuari baimena eman dio 12 milioi eurorekin parte hartzeko "ABE PRIVATE EQUITY FUND" funts publiko-pribatu berrian (Gobernu Bilera 2019-12-26)

logoconsejo.jpg

2019.eko abenduak 26

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Finantzen Euskal Institutuari —FEI— hamabi milioi euroko (12.000.000 €) zenbatekoaz ABE PRIVATE EQUITY FUND arrisku-kapitaleko funts berrian partaidetzak sinatzeko baimena ematea.

Funtsaren ondarea ABE CAPITAL PARTNERS SGEIC, SA sozietate kudeatzaileak kudeatuko du.

Gaur Finantzen Euskal Institutuaren bidez onartutako ekarpenen bidez artikulatuko da parte-hartze publikoa, baita Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiek egingo dituzten ekarpenen bidez ere.

Bestalde, kapital pribatuaren partaidetza finantza-erakundeen, enpresa-taldeen, BGAEen eta beste inbertitzaile pribatu batzuen eskutik etorriko da.

Estatuko edo nazioarteko beste erakunde batzuek ere parte hartzea aurreikusita dago, hala nola Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) eta Europako Inbertsio Funtsak.

200 milioi euro lortzeko asmoarekin, lehen fase batean 75 milioi euro inguruko harpidetza-konpromisoak lortzea espero da.

Funtsaren helburu nagusia izango da hazteko ahalmen handia duten, nazioarteko proiekzioa duten eta jarduera berritzaileetan abantaila lehiakor indartsu eta jasangarrian oinarritzen diren enpresa txiki eta ertainen kapitalean aldi baterako partaidetzak hartzea. Enpresa horiek, era berean, inguruneko industria-sarean arrastatzeko gaitasuna izan behar dute.