Eusko Jaurlaritzak beste 4,1 milioi sartuko ditu gune ahuletako (Indartu) eta zailtasunetan dauden guneetako (Bideratu) industriarako 2019ko laguntzetarako (Gobernu Bilera 2019-11-19)

fotoconsejo.jpg

2019.eko azaroak 19

  • Gune ahuletako inbertsiorako ahalegin pribatua 181 milioikoa da; beraz, Indartu 2019 programak 14 MM ditu, ahalik eta inbertsiorik handiena apalankatzeko
  • Bideratu programak krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berriz sustatzeko laguntzak ezartzen ditu. 2019ko laguntza areagotu da eta, 2,4 milioikoa barik, 4,5 milioikoa da; izan ere, enpresak gehiago inplikatu dira eremu pribatuan bideragarritasun-irtenbideak adosteko
  • Horrela, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu bidez sendotu egiten ditu industria-sustapeneko lehentasunak eta, horretarako, 2020ko aurrekontuan ere aurreikusitako konpromisoa berregiten du

 Gobernu Kontseiluak, gaur, INDARTU eta BIDERATU laguntza-programetarako aurrekontu-kreditua beste bi milioi euro eta beste bi milioi, ehun eta berrogeita hamar mila euroan handitzea onartu du, hurrenez hurren; alegia, 12 milioitik 14 milioira eta 2 milioitik 4,5 milioira, hurrenez hurren.

14 M gune ahuletarako eta 181 M-ko inbertsio pribatuak apalankatzeko

INDARTU programa, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko % 20ko urteko batez bestekotik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzei buruzkoa, 2019ko apirilaren 17ko Aginduaren bidez arautu zen, eta, aurten, 12 milioi euro izan ditu. 

Gune ahuletako ekimen pribatuko ahalegin inbertitzaileak aurreikusitako asmoak gainditu ditu; horregatik Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak erabaki du laguntzen zenbatekoa areagotzea, ahalik eta inbertsio handiena apalankatzeko.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta –pasa den irailaren 30ean–, aurkeztutako 45 espedienteek –dirulaguntza jaso dezakeen 140 milioi euroko inbertsio ingurukoak– ondorioztatzen du emakidak 14 milioi eurokoak izango liratekeela; beraz, areagotu egin behar da hasierako zenbatekoa, beste bi milioi euroan, araudia betetzen duten onuradunentzako emakidak ebatzi ahal izateko. 

 

Funts galdurako dirulaguntzen programa hau industria-enpresak diren eta industriari lotutako zerbitzuetako enpresak diren enpresa handi eta ETEei zuzentzen zaie, baldin eta beren inbertsioak intzidentzia bereziko guneetan egiten badituzte; programa bera 2017-2020ko Industrializazio Planean eta 2018-2019ko Gune Ahuletako Talka Planean kokatzen da. Helburua da garapen ekonomikoa eragingo duten inbertsio produktiboak eta lehiakorrak laguntzea, izan enpresa berrietan, izan indarrean dauen enpresetan.

 

 

2015

2016

2017

2018

2019

Guztira

Deialdiko dirulaguntza

8

8

6

8

12+2

46

Inbertsio induzitua

89,1

39,9

25,5

87,5

181

432

Proiektu-kop.

10

12

9

27

41

99

Enplegu berriak

428

185

75

421

356

1.465

Enpleguak mantentzea

2.374

800

504

2.105

3.399

9.182

 

4,5 milioi, enpresak berregituratzeko, jabetzaren, zuzendaritzaren eta enpresa-batzordeen artean adostutako akordioei esker

BIDERATU programa 2017ko urriaren 17ko Aginduak arautzen du, eta krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berriz sustatzeko laguntzak ezartzen ditu. 2019ko ekitaldirako, 2 milioi eta 400 mila euro aurreikusi ziren. Irailaren 30ean aurkeztutako berregituratze-planetan oinarrituta –8 espediente 9 milioitik gorako kostuaren inguruko balorazioarekin–, emakidak 4 milioi eta 550 mila eurokoak izango direla kalkulatzen da. Horrenbestez, 2.150.000 euroan areagotu behar dira laguntza horietara bideratutako funtsak.

2019ko deialdian, zailtasun-egoeretan egonik enpresaren eremuan hasierako akordioa lortu duten eta, horrela, Bideratu laguntzetan parte hartzeko ezinbesteko irizpideak bete dituzten enpresen ohiko kasuak baino gehiago izan dira.

Eskakizun horien artean daude jabetzaren, zuzendaritzaren eta langile-batzordeen arteko akordioa, Bideraturen laguntzaren bidez, enpresaren egoera hobetzen lagundu ahal izateko bideragarritasun-plana ezartzeko.

Aztertu diren 8 kasuetatik, 6 ildo horretatik joan dira, eta aurreko edizioetako zifra gainditu da, kontuan hartuta orduan enpresaren barruan akordioetarako zeuden zailtasunen ondorioz ezin zela Bideratu laguntza publikoa gauzatu.

Gogorarazi behar da zailtasunak dituzten enpresentzako baliabide publikodun programa hau aplikatzeak Europar Batasunak ezarritako eskakizunei erantzuten diela; izan ere, hark laguntza horietarako aukera ematen du, baldin eta aurretik aipatu ditugun eskakizunak zorrotz betetzen badira.