Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du, desegokia izateagatik, EH BILDUK eta ELKARREKIN-PODEMOSEK memoria historikoari buruz aurkeztutako ekimena izapidetzea (Gobernu Bilera 2019-10-1)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 01

  • Eusko Jaurlaritzak ekimena proposatu duten bi legebiltzar-taldeei gogorarazi dienez, erakunde guztiek memoria historikoaren arloan egindako legeak eta dekretuak kontuan hartu gabe aurkeztu dute beren arau-proposamena

Gobernu Kontseiluak EH-BILDU eta ELKARREKIN-PODEMOS legebiltzar-taldeek bultzatutako Euskal Memoria Historikoaren Lege Proposamena aintzakotzat hartzearen aurkako irizpidea adierazi du gaur.

Eusko Jaurlaritzak, lehenik eta behin, gogorarazi du dagoeneko Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege Proiektu bat lantzen ari dela, eta asmoa bat datorrela bi legebiltzar-talde horiek erregistratutako ekimenarekin. Lege-proiektu hori memoria historikoaren arloan inplikatutako gizarte-eragile guztien ahalik eta parte-hartzerik handiena bilatuz izapidetzen ari da.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak kritikatu du ekimena proposatu duten bi legebiltzar-taldeek eragozpenak eta defizitak jasotzen dituen arau-proposamen bat aurkeztu izana; izan ere, adibidez, ez ditu kontuan hartu Memoria Historikoarekin eta Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimekin zerikusia duten hainbat alderdi arautzen dituzten eta jada existitzen diren lege eta dekretuak. Adibidez:

  • Eusko Legebiltzarraren 04/2014 Legea, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua (Gogora) sortzekoa.
  • Eusko Jaurlaritzaren 107/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa.
  • Estatuko 52/2007 Legea, Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituena, eta haien aldeko neurriak ezartzen dituena.
  • 1803/2008 Errege Dekretua, demokraziaren defentsan jarduteagatik hil ziren edo ezintasuna eragin zieten lesioak jasan zituzten pertsonen aldeko kalte-ordainak (aurreko legean aitortuak) ordaintzeko baldintzak eta prozedura arautzekoa.